2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa, Udalaren auzo baratze ekologikoen kontzesioa eta erabilera arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2023ko azaroaren 7ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren auzo baratze ekologikoen kontzesioa eta erabilera arautzen dituen ordenantzaren hainbat artikulutan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriobeitin, 2023ko azaroaren 14an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2316064