2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Udaltzaingoko agente lehenaren izendapena
Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2023ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, Julio Martínez Villafranca eta Ángel Marquina Oliveros izendatu ditu poliziako agente lehen, Tuterako Udalaren zerbitzura, Udaltzaingoari atxikirik; hori dena, jarraikiz honako deialdi honetako hautaprobetako kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen agente lehenaren bi lanpostu, Tuterako Udaltzaingoaren zerbitzukoak (deialdia argitaratu zen 2022ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23an). Orobat, izendapen horiek egin dira jarraikiz 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Tuteran, 2023ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2317346