263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez bete daitezen lanpostu hutsak; hain zuzen ere, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan eskainitako lanpostu hutsak, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–)

Alkatearen 2023ko azaroaren 25eko 526. zenbakidun ebazpenaren bidez, honako hau onetsi da: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez bete daitezen Lesakako Udaleko lanpostu hutsak; hain zuzen ere, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan eskainitako lanpostu hutsak, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia onestea, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez bete daitezen I. eranskineko Lesakako Udaleko lanpostu hutsak (deialdiko ezaugarrien taula).

2. Onestea lekualdatze-lehiaketa honen oinarriak eta I. eta II. eranskinak.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lesakan, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Deialdi hau gauzatuko da jarraikiz aplikatu beharreko araudiari eta honako hauetan ezarritakoari:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea eta aplikatzekoa den araudia.

1.1. Deialdi honen xedea da merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea I. eranskineko lanpostu hutsak (deialdiko ezaugarrien taula), egonkortze prozesuen barnean; hain zuzen ere, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen babespean egiten diren prozesuen barnean (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

1.2. Eranskinean (deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula) zehazten dira honako hauek: lanpostu kopurua, maila-betekizunak, lanpostua, titulazioa, destinoa, funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubidea, lanaldi osoa edo partziala, euskara nahiz beste hizkuntza bat jakin beharra eta gainerako ezaugarriak.

1.3. Lekualdatze-lehiaketa honek arau hauei jarraituko die:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–.

–Aplikatzekoak diren gainerako arauak eta oinarri hauek.

2.–Deialdiko lanpostuak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze honetan sartzen dira, hasiera batean, I. eranskineko (deialdiko ezaugarrien taula) lanpostu hutsak eta lehiaketan lanpostu bat lortzen dutenek hutsik uzten dituzten lanpostuak, baldin badira deialdia egiten duen toki-erakundeko plantilla organikokoak. Nolanahi ere, izangaiek lekualdatze-lehiaketan lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak ez dira eskainiko baldin bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako.

2.2. Deialdia egin duen toki-erakundearen eta, hala behar denean, haren erakunde autonomoen lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostuak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesuen eraginagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei adjudikatzeagatik edo burutza uzten duten langile finkoei adjudikatzeagatik, edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

3.–Betebeharrak.

3.1. Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdia egiten duen Lesakako Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

c) Baldin hala ezarrita badago I. eranskinean (deialdiko ezaugarrien taula), eskuratu nahi izanez gero euskara edo beste hizkuntza ofizial bat jakin beharra duen lanpostu bat, eduki beharko da lanpostuari ezarritako euskara maila edo beste hizkuntza ofizial baten maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari; zehazki, eduki beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

d) Behar denean, bete beharko dira eskuratu nahi den lanposturako ezarritako gainerako betekizunak (ezaugarrien taulan zehazten dira).

3.2. Betebehar horiek bete beharko dira parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

3.3. Deialdia egiten duen toki-erakundearen eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak, baldin lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartuz.

3.4. Jardunean ez beste egoera batean daudenek frogatu beharko dute deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak.

3.5. Deialdiko mota bereko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa adjudikatzearen ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta eskabideak aurkeztea.

4.1.1. Nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira deialdirako izen-emateak, deialdia egin duen toki-erakundearen web-atarian. Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute eredu normalizatuaren bidez (II. eranskina).

4.1.2. Deialdiko 3.1.c) apartatuko betekizuna frogatzeko, izena emateko unean erantsiko da, telematikoki, behar den ziurtagiria.

4.1.3. Euskara maila edo beste hizkuntza baten maila frogatzeko (behar denean), egoki den titulu ofiziala aurkeztu beharko da, parte hartzeko eskabidearekin batera.

4.1.4. Nahitaezkoa den beste edozein betekizun frogatzeko, izena emateko unean erantsi beharko da zuzenbidearen arabera baliozkoa den edozein frogabide.

4.1.5. Lehiatzaileek ez dituzte aurkeztu beharko deialdia egiten duen toki-erakundeak aitortutako zerbitzuei lotutako merezimenduak, hots, administrazio publikoetan egindako zerbitzuei lotutakoak: horiek zuzenean erantsiko dira izangai bakoitzaren espedientera, eta epaimahaiaren esku utziko dira, balora ditzan.

4.1.6. Deialdia egiten duen toki-erakundeak ez dizkie interesdunei eskatuko interesdunak aurretik emandako datuak nahiz agiriak. Hala bada, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen aipatu agiriak.

4.2. Aurkezteko epea.

Eskabidea aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.

5.–Izangai onartuen eta baztertuen zerrendak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila deialdia egin duen toki-erakundearen web-fitxan, ohartaraziz izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela 3 egun naturaleko epean, telematikoki, eta, behar izanez gero, akatsak zuzentzen ahalko dituztela.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak administrazio-egintza bat emanen du, lehiaketa hutsik gelditu dela deklaratzeko. Administrazio-egintza hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila deialdia egin duen toki-erakundearen web-fitxan.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Hiru kidek osatuko dituzte lekualdatze-lehiaketako kalifikazio epaimahaiak, eta beste hainbeste ordezko izendatu beharko dira. Deialdiaren I. eranskinean (deialdiaren ezaugarrien taula) zehazten da kalifikazio epaimahaiko kideen izendapena.

6.2. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera eratzen ahal dira lehiaketako kalifikazio epaimahaiak.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

6.4. Kide anitzeko organo horren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo, behar denean, haien ordezkoek.

6.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

6.7. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 9. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

7.–Merezimenduen kalifikazioa.

7.1. Epaimahaiak merezimenduak baloratuko ditu.

7.2. Merezimendu bakartzat hartuko dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, eta puntu 1 emanen da urteko, kontuan hartuta deialdia egin duen toki-erakundeak eta, behar denean, haren erakunde autonomoek aitortutako antzinatasuna, deialdia argitaratzen den egunean. Hala, benetan emandako zerbitzutzat hartzen dira administrazio publikoen arloan emandakoak, nahiz administrazio-kontratuaren araubidean, nahiz lan-araubidean (aldi baterakoa zein finkoa) nahiz funtzionario gisa.

Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

7.3. Langile publikoa egon bada zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, edo aritu bada unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

7.4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

7.5. Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde, hots, deialdia egin duen toki-erakundearen eta, behar denean, haren erakunde autonomoetan zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

8.1. Epaimahaiak lehiakide guztien merezimenduak kalifikatuko ditu, eta argitaratuko ditu toki-erakundearen deialdiaren web-orrian.

8.2. Izangaiek 5 egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, bidezko alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

8.3. Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, kalifikazio epaimahaik jendaurrean jarriko du, deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian, merezimenduen behin betiko balorazioa.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Honela aukeratuko dira lanpostu hutsak:

a) Lanpostuak aukeratu aurretik, parte-hartzaileen eskura jarriko da aukeran dauden lanpostuen zerrenda, bai hasieran iragarritako lanpostuenak, bai lekualdatzearen ondoriozko lanpostuenak. Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian emanen da informazio hori.

b) Parte-hartzaileek telematika bidez aukeratuko dute lanpostua, 5 egun naturaleko epean. baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren web-orrian adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dute zer lanpostu zenbaki eta/edo zentro nahi duten, hasieran batekoak izan nahiz lehiaketaren ondorioz sortutakoak izan.

c) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatzeko eta adjudikatzkeo egintza.

d) Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian argitaratuko da hautaketaren emaitzaren informazioa.

9.2. Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

9.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duenak galdu eginen ditu lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak.

10.–Lanpostuak adjudikatzea eta betetzea.

10.1. Lehiakideei ebazpen bidez adjudikatuko zaizkie lanpostuak, lanpostu hutsak hautatu ondotik, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera. Ebazpen horretan ezarriko da noiz laneratuko diren; egun berean laneratuko dira denak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Egonkortze prozeduretan lanpostuak adjudikatu aurretik formalizatuko da lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena.

11.–Datuen babesa.

Datuen tratamenduaren arduraduna: Lesakako Udala.

Datuen babeserako ordezkaria: udala@lesaka.eus.

Helburua: merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeak egitea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c artikulua: "Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikatu beharreko legezko betebehar bat betetzeko" (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena).

Datuak gordetzeko denbora: datuak gorde eginen dira adierazitako xedea betetzeko behar den denboran, eta gorde eginen dira Udalak datuak tratatzearen ondoriozko erantzukizunak izaten ahal dituen bitartean. Era berean, Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak bete behar dira.

Datuen hartzaileak: datuak epaile eta auzitegiei laga ahal zaizkie indarreko legeria betez, eta udalaren webgunean/egoitza elektronikoan eta iragarki-tauletan argitaratuko dira, deialdian adierazten denaren arabera. Halaber, Gardentasunari, Gobernu Onari eta Informazio Publikoa Eskuratzeari buruzko abenduaren 13ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera eman daiteke informaziorako sarbidea.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, okerrak badira zuzentzeko eta datuak ezabatzeko, Lesakako Udalari zuzenduz (Erregistro Orokorra) edo egoitza elektronikoaren bidez.

Era berean, interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, Jorge Juan kalea 6, 28001 (Madril) edo www.agpd.es helbidean duten egoitza elektronikoaren bitartez.

12.–Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

12.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki-erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–DEIALDIKO EZAUGARRIEN TAULA

1.–Plazen identifikazioa.

Lanpostua: Administrari-ofiziala (2 plaza).

Maila: C.

Araubide jurikikoa: Funtzionarioa.

Lanaldia: Osoa.

Destinoa: Lesakako Udala.

Beharrezko titulazioa: Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua, edo baliokideren bat izatea.

Nahitaezko hizkuntza: Euskaraz: C1 ahoz-C1 idatziz.

2.–Kalifikazio epaimahaiak.

Lanpostua: Administrari-ofiziala.

Lehendakaria: Ladis Satrustegui Alzugaray, Lesakako alkatea.

Ordezkoa: Argiñe Ordoki Urkixo, Lesakako alkateordea.

Batzordekidea: Pello Apezteguia Alzugaray, Lesakako Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Mikel Gotzon Ortiz de Urbina Olaetxea, Lesakako Udaleko langileen ordezkaria.

Batzordekide idazkaria: María Jose Larrayoz Ariztegui, Lesakako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Mikel Belarra Telletxea, Berako Udaleko idazkaria.

3.–Baldintzak.

3.1. Langile finkoa izatea deialdia egiten duen toki-erakundean nahiz haren erakunde autonomoetan, deialdiko ezaugarrien taulan zehaztutako mailan edo taldean.

3.2. Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

3.3. Eranskin honen 1. apartatuan zehaztutako guztiak.

4.–Lekualdatze-lehiaketako deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian (helbide elektronikoa).

http://www.lesaka.eus/gardentasun/informazio-instituzionala-hautetsiak-eta-udal-langileak/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkiaren esteka.

4. puntuan adierazitako helbide elektonikoan eskura daiteke.

6.–Deialdia onesten duen ebazpena.

4. puntuan adierazitako helbide elektonikoan eskura daiteke.

II. ERANSKINA.–LEKUALDATZE-LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA

http://www.lesaka.eus/wp-content/uploads/2023/12/Eusk.-ANEXO-II.pdf

Iragarkiaren kodea: L2317341