263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AIEGI

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Aiegiko alkateak ondoko ebazpenak eman ditu, izangai batzuk izendatu daitezen karrerako funtzionario eta langile lan-kontratudun finko, hurrenez hurren, jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari (deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–; deialdia Aiegiko Udalak onetsi zuen, 2022ko urriaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zeina argitaratu baitzen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, eta gero deialdiko 7. oinarria zuzendu zen, eta zuzenketa argitaratu zen 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an):

–23-215 Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa, zeinaren bidez María Javier Ojer Aramendía izendatzen baita funtzionario, administrari-ofizialaren lanposturako.

–23-216 Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa, zeinaren bidez Carolina Hueda Díez izendatzen baita funtzionario, gizarte-langilearen lanposturako.

–23-217 Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa, zeinaren bidez María Dolores Jiménez Galán kontratatzen baita lan-kontratudun finko gisa, familia-langilearen lanposturako.

–23-218 Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa, zeinaren bidez María Inés Lastra Saez kontratatzen baita lan-kontratudun finko gisa, familia-langilearen lanposturako.

–23-219 Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa, zeinaren bidez María Asunción De Carlos Cañas kontratatzen baita lan-kontratudun finko gisa, familia-langilearen lanposturako.

2024ko urtarrilaren 8an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka honako hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aiegin, 2023ko abenduaren 11n.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2317344