263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1760/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztaiilaren 18koan, argitara eman zen probak gainditu eta lanpostuetako baldintzak betetzen zituzten izangaietatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal zirenak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 3270/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sarturiko bederatzi izangaiak funtzionario izendatu ziren.

Horretarako ezarritako epearen barruan, txanda irekiko izangai Jorge Torrents Lizar jaunari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaren jabetza-egunetik aurrera, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak ematen ari zelako.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Horiek horrela, bidezko da izendapen proposamena osatzea Alberto Izco Arana jauna sartuz, bera baita prozesua txanda irekitik gainditu duten izangaien zerrendan lehendik izendatutako izangaien ondo-ondotik ageri dena.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2316934