263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Lintzoaingo (Erroibar) ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko irailaren 4an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03591.

2. Enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko honetan jasota daude:

https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2023-3100200103591

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–LOTE BAKARRA.

1. finka.

6.307 zenbakiko finka, Erroibarko 77. liburuan, 17. folioan, artxiboko 2811. liburukian inskribatua, honela dago deskribatuta Agoizko Jabetza Erregistroaren liburuetan:

Landa-finka: lehorreko lurra, Astondo izeneko alderdian, Erroibarko udalerrian (Lintzoaingo kontzejua). Lurzatiak biltzeko plano orokorreko 3. poligonoko 42. finka da. Mugak: iparraldean, bidea; hegoaldean, bidea; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, bidea. Hektarea bat, zortzi area eta hamazazpi zentiareako azalera du (10.817 metro koadro) eta, beraz, zatiezina da indarrean dagoen legeriaren arabera.

Katastrokoa:

Lintzoain, 5. poligonoa, 418. lurzatia, A azpilurzatia, 10.816,65 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001169582JG.

2. finka:

6.308 zenbakiko finka, Erroibarko 77. liburuan, 20. folioan, artxiboko 2811. liburukian inskribatua, honela dago deskribatuta Agoizko Jabetza Erregistroaren liburuetan:

Landa-finka: lehorreko lurra, Sanduzelai izeneko alderdian, Erroibarko udalerrian (Lintzoaingo kontzejua). Lurzatiak biltzeko plano orokorreko 3. poligonoko 93. finka da. Mugak: iparraldean, herri-lurrak; hegoaldean, Erroko Kontzejua (Erroibar); ekialdean, erreka; eta mendebaldean, N-135 Iruñea-Frantzia errepidea. Hektarea bat, berrogeita bederatzi area eta hirurogeita hemeretzi zentiareako azalera du (14.979 metro koadro) eta, beraz, zatiezina da indarrean dagoen legeriaren arabera.

Katastrokoa:

Lintzoain, 5. poligonoa, 491. lurzatia, A-F azpilurzatia. Ondasun higiezinaren katastro-erreferentzia: 310000000002211446YE.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2023ko abenduaren 14an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2317706