263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Faltzesko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko irailaren 12an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatu eta enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03626.

2. Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko honetan jasota daude enkantearen eta enkantean jarri behar den ondasunaren funtsezko datuak:

https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2023-3100200103626

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–LOTE BAKARRA:

1. ondasuna.–Erregistrokoa: Faltzesko 1.090. finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 1.786. liburukia, 135. liburua, 26. folioa.

Azalpena: Hiri finka: Etxea, San Juan kaleko 3. zenbakian. Hogeita hamasei metro karratuko azalera du, eta duela gutxi egindako neurketaren arabera, hogeita hemezortzi metro eta hogeita hemeretzi dezimetro karratu. Baditu beheko solairua, lehen solairua, bigarren solairua eta teilatupe sabai-maldaduna; azken solairu horretan ere bizitzen ahal da. Mugak: aurrealdean, San Juan kalea; sartzen eskuinetara Florencio Moreno, ezkerretara Aurelio García, eta atzealdean Pilar Ochagavía. 2. poligonoko 605. lurzatia da.

Katastrokoa:

Faltzesen, 2. poligonoko 605. lurzatia da, 1. azpieremua, 133,4 metro koadroko 1., 2., 3., 4. eta 5. hiri unitateak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001812935AF; 310000000001812936SG; 310000000001812937DH; 310000000001812938FJ; 310000000001812939GK (hurrenez hurren).

2. ondasuna.–Faltzesko finka, immatrikulatu gabea.

Hiri-finka. Nekazaritzako biltegia, San Jose kaleko 17. zenbakian, sei metro eta hirurogei dezimetro karratukoa (6,60 m²), barruan banatu gabe dagoena. Honako muga hauek ditu, sarrerako atetik begiratuta: eskuinean, 606. eta 605. lurzatiak; ezkerrean, 608. lurzatia, eta atzealdean, 604. lurzatia.

Inskripzioa. Finka hau ez dago Jabetza Erregistroan inskribatuta. Esleipendunak ondasuna bere izenean inskribatu nahi baldin badu Jabetza Erregistroan, Hipoteka Legean ezarritako prozedura hasi beharko du.

Katastrokoa:

Faltzesen, San Jose kalea 17, beheko solairua. Erabilera: nekazaritzako biltegia, 6,60 metro koadrokoa. 2. poligonoa, 607. lurzatia, 1. azpieremua, 4. hiri unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001812950BM.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian xedaturik ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2023ko abenduaren 13an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2317397