263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

176E/2023 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko baliodunak diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituena 2024. urterako, egun horietan baimenduta egonen baita saltokiak irekitzea.

Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen du igandeak eta jaiegunak ez direla egun baliodunak Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, berariaz baimendutako hamar egun baliodun izan ezik.

Eta, horretarako, merkataritzaren arloko eskumena duen departamentuak, Nafarroako Merkataritza Kontseiluari entzun ondoren, egutegi bat ezarri behar du, hurrengo urtean Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko baliodunak diren igande eta jaiegunak biltzen dituena.

Gaur egun, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak du eskumena Nafarroako barne-merkataritzaren sektorea antolatzeko eta sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko departamentu egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuak 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Departamentu horrek aurkeztu du saltokiak irekitzea baimenduta egonen den jaiegun eta igandeen 2024ko egutegiaren proposamena, eta Nafarroako Merkataritza Kontseiluak 2023ko azaroaren 22an egindako bilkuran aztertu du.

Horregatik guztiagatik, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. 2024. urtean, igande eta jaiegun hauek egun baliodunak izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, eta, hortaz, baimenduta egonen da egun horietan saltokiak irekitzea:

  • Urtarrilaren 7a.
  • Martxoaren 28a.
  • Apirilaren 1a.
  • Uztailaren 25a.
  • Abuztuaren 15a.
  • Urriaren 12a.
  • Azaroaren 1a.
  • Abenduaren 3a.
  • Abenduaren 22a.

Herriko jaieguna, Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak horretarako ezartzen duenaren arabera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 24an.–Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Pablo Ezcurra Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2316838