263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4154/2023 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita 236/2023 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzea. Jesús María Bayo Moriones jaunak jarri zuen aipatu errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Cecilia Villafranca Buñuel, César Adolfo Ángel Daniel Blázquez Castellanos eta María Lourdes Sanz de Galdeano Villamayor jaun-andreen izenean eta horiek ordezkatuz, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT-LZB-LZA-Laguntza) zenbait lanpostu betetzeko deialdia dela eta.

Jesús María Bayo Moriones jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Cecilia Villafranca Buñuel, César Adolfo Ángel Daniel Blázquez Castellanos eta María Lourdes Sanz de Galdeano Villamayor jaun-andreen izenean eta horiek ordezkatuz, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 9ko 18E/2023 Foru Aginduaren kontra. Foru agindu horren bidez, metatu eta ezetsi ziren, besteak beste, Cecilia Villafranca Buñuel, César Adolfo Ángel Daniel Blázquez Castellanos eta María Lourdes Sanz de Galdeano Villamayor jaun-andreek jarritako gora jotzeko errekurtsoak, hots, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1778E/2023 Ebazpenaren aurka jarritakoak; ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dira, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT-LZB-LZA-Laguntza) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen zaie.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da interesdunak epatzea aipatu prozeduran ager daitezen.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

2. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Jesús María Bayo Moriones jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2317240