263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK honako deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka: administrari lanpostuak salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, administrarien gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 27an emandako 2474/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, Ana María Larrondo Carretero andreak, María Pía Gainza Erro andreak, María Asunción Arribillaga Gaztañaga andreak, Ana Andueza Martínez de la Fuente andreak, Juana Martínez Soler andreak, Marta Guembe Alonso andreak eta María Elena Iriarte Díaz andreak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka, zeina 2023ko irailaren 29an argitaratu baitzen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko abenduaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2317328