1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
368/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez destinoa esleitzen baitzaie, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, martxoaren 24ko JUS/242/2022 Aginduaren bidez deitutako hautapen probak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioei (barne igoerako txanda).
Bat etorriz Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin, Justizia Zuzendaritza Nagusiak ebatzi du 2023ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko langileei (barne igoerako txandakoak) destinoak esleitzea I. eranskinean ageri diren organo judizial eta fiskaletan, honakoa kontuan harturik:
Lehendabizikoa.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jaso eta Laguntza Judizialeko kidegoan jardunean segitzea hautatzen duten funtzionarioek ez dute nahitaezkoa izanen Justizia Zuzendaritza Nagusira joatea lanpostuaren jabetza hartzera, aski izanen baita Justizia Zuzendaritza Nagusiari hautu horren berri ematea Negociado.Personal.DGJusticia@cfnavarra.es helbide elektronikoaren bidez, lehenengo atalean jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506 d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren adierazpenaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren deklarazioa biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da.
Hirugarrena.–Funtzionarioek Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioan egindako zerbitzuen jarraitutasunean hutsunerik ez izatea nahi badute, jabetza hartzeko denbora tarte bat behar dutenez nahitaez, zilegi izanen dute baimen ordaindua eskatzea Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionario gisa duten destinoari dagokion autonomia erkidegoko organo eskudunari edo lurralde kudeatzailetzari. Baimen ordaindu hori egun batekoa izanen da herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa herriz aldatu beharra badago, salbu eta Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik bidaiatu behar badute, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena. Egun horiek balioduntzat hartzen dira eta destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da.
Funtzionarioa beste lurralde kudeatzailetza baten edo langileen eskualdaketa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Laguntza Judizialeko kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman eta lanpostua uztea besterik gabe egin dadin Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko lanpostuaz jabetzen den egun berean, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.
Nolanahi ere, jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, Justizia Zuzendaritza Nagusiak F1R dokumentuaren ale bat igorriko du Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, nominan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan; beste ale bat Justizia Administrazioko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da, beste bat interesdunari, eta beste bat destinoko organo judizialera, jasota geldi dadin.
Laugarrena.–Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko lanpostu berrian gelditzea hautatzen duten funtzionarioek eskubidea izanen dute, jabetza hartzen dutenetik hasita, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako baimen ordaindua izateko. Baimen horri ebazpen honen hirugarren atalean ageri diren egunak kenduko zaizkio.
Bosgarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzen duen egunean bertan utziko dute lanpostua.
Seigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioek, beren lehentasunekin bat etorriz kalifikazio hurrenkeraren arabera nahitaezko destinoa esleitu bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu harik eta bi urte iragan arte, ebazpen honen datatik hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.
Zazpigarrena.–Justiziako zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 311/2023 Ebazpenaren bidez (urriaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskainitako lanpostuetatik esleitzen ez zaizkienak Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoan barne igoerako txandaren bidez sartzen diren izangaiei lanpostu betegabetzat hartuko dira, orain bezala, eta Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoan txanda irekiaren bidez sartzen diren izangaientzat erreserbatuak egonen dira.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.
Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
I. ERANSKINA.–IZAPIDETZE PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOKO KIDEGOA
Barne igoerako txanda
ORDENA ZK. | IFZ | DEITURAK ETA IZENA | UNITATEAREN DESKRIBAPENA | LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA | HERRIA | AUTONOMIA ERKIDEGOA |
1 | ***6321** | CASTILLO ACARRETA, QUERALT | JUS. AUZ. NAG.–LAGUNTZA ZERBITZUA (Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren Institutuari atxikia aldi baterako) | IZAPIDETZE PROZ. ADM. | IRUÑA | NAFARROA |
2 | ***5891** | MOYA CASTRO, PATRICIO | ZIGOR ARLOKO 3. EPAITEGIA | IZAPIDETZE PROZ. ADM. | IRUÑA | NAFARROA |
Iragarkiaren kodea: F2317354