260. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

2023rako lan publikoaren eskaintza

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 24an egin bilkuran, 2023. urterako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen. Hona erabaki horren xedapen zatia:

Lehenengoa.–Onestea Antsoaingo Udalaren 2023rako lan publikoaren eskaintza. Eskaintza horretan, honako lanpostu hauek sartuko dira, kontuan hartuta 2023ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ordezte-tasaren arloan xedatutakoa, berariazko tasarik aplikatu gabe ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: Giza baliabideetako zuzendaria, plantilla organikoko 1013. zenbakia. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024.

2.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikoko 3006. zenbakia. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024.

3.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: udaltzaina, plantilla organikoko 4016. zenbakia. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizioa. Betetzeko aurreikuspena: 2024.

4.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: udaltzaina. Plantilla organikoko zenbakia eta hizkuntza-eskakizuna: agente lehenaren lanposturako barne-igoerako prozesutik ateratzen direnak. Sarbidea: oposizioa. Betetzeko aurreikuspena: 2024.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2316842