2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko azaroaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldirako udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan hamabost egunean, bizilagunek nahiz interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.
Urrotz-Hirian, 2023ko abenduaren 5ean.–Mankomunitateko burua, María Idoya Asiáin Abínzano.
Iragarkiaren kodea: L2317173