2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
2024ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Tirapuko Udalak, 2023ko azaroaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:
ERABAKIA:
1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2024ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:
1.–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko tasa bakarra.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,43ko tasa.
4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:
–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:
–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
2. Honako tasa eta prezio publiko hauek ezartzea 2024ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:
–Herri-lurretako aprobetxamenduak: 24 euro erreguko.
–Baratzeen aprobetxamendua: 30 euro baratzeko.
–Eskortaren aprobetxamendua: 400 euro urtean.
3. Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Tirapun, 2023ko azaroaren 23an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.
Iragarkiaren kodea: L2316544