260. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa, 2024ko zerga-tasetan, tasetan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2023ko azaroaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024an indarrean egonen diren karga-tasetan, tasetan eta prezio publikoetan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Santakaran, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2317038