260. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

479/2023 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira honako deialdi honetarako: deialdia, eskolaldi modalitatea hautatzeko (jarraitua edo malgua) Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, 2024-2025 ikasturterako.

Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren bidez, eskolaldi motak erregulatu ziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Foru agindu horren xedapen iragankor bakarrean xedatutakoaren arabera ("Eskolaldi modalitatea 2024-2025 ikasturtean"), eskolaldi jarraitua eta eskolaldi malgua modalitate esperimentalak zirenez 2023-2024 ikasturtera arte, 2024-2025 ikasturtean, eskolaldi zatitua izanen da ikastetxe guztietarako aurrez zehaztutako eskolaldi modalitatea. Hala ere, ikastetxeek aukera izanen dute 2024-2025 ikasturtean eskolaldi zatitua ez den beste modalitate bat ezartzeko. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak ikasturte horretarako eskolaldia hautatzeko egiten duen deialdiari heldu beharko diote. Deialdi hori ebazpen bidez eginen da 2023-2024 ikasturtean.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren xedapen iragankor bakar horretan ezarritakoa betetzeko, eta oinarri harturik ikastetxeek pedagogiaren eta antolakuntzaren aldetik duten autonomia, Hezkuntza Departamentuak, ebazpen honen bidez, aukera eman nahi die hezkuntza-komunitateei erabaki dezaten 2024-2025 ikasturtean eskolaldi jarraitua ala eskolaldi malgua ezarri nahi duten.

2024-2025 ikasturterako ezartzen den eskolaldi modalitateak indarrean jarraituko du harik eta Hezkuntza Departamentuak beste modalitate bat onartzen duen arte, kontuan hartuta Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduan eta ebazpen honetan ezarritako eskakizunak.

Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela jarraibideak onets daitezen deialdi bat egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoek eskolaldi modalitatea (jarraitua edo malgua) hautatzeko 2024-2025 ikasturterako.

Dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako deialdi honetarako jarraibideak eta eranskinak onestea: deialdia, eskolaldi modalitatea hautatzeko (jarraitua edo malgua) Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, 2024-2025 ikasturterako. Hona hemen:

I.–Xedea eta aplikazio-eremua.

Ebazpen honen xedea da jarraibideak onestea honako deialdi hau egiteko: deialdia, eskolaldi modalitatea hautatzeko (jarraitua edo malgua) Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, 2024-2025 ikasturterako.

II.–Eskolaldi motak.

1. Bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren 106/2023 Foru Aginduaren 2. artikuluan xedatutakoarekin, eskolaldia honako modalitate hauetako batean gauzatuko da:

a) Eskolaldi zatitua.

b) Eskolaldi jarraitua.

c) Eskolaldi malgua.

2. Eskolaldia zehazteko eta antolatzeko, aintzat hartuko dira, batez ere, ikasleen eta haien familien zein legezko ordezkarien interesak, beharrak eta ezaugarriak.

Halaber, curriculum saioak astean zehar banatzeko, arrazoi pedagogikoak hartuko dira kontuan.

3. Eskolaldi zatituaren, eskolaldi jarraituaren eta eskolaldi malguaren ezaugarriak ezarrita daude, hurrenez hurren, Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren II., III. eta IV. kapituluetan.

III.–Prozedurari hasiera eman aurreko jarduketak.

1. Atal honetan jasotako aurretiazko jarduketak ezin izanen dira gauzatu ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

2. 2024-2025 ikasturtean, eskolaldi zatitua izanen da aurrez zehaztutako eskolaldi modalitatea ebazpen honen aplikazio-eremuan jasotako ikastetxeetarako.

3. Aurrekoa gorabehera, hala nahi duten ikastetxeek eskolaldi zatituaz bestelako eskolaldi modalitate bat ezartzen ahalko dute 2024-2025 ikasturtean, honako hauek kontuan hartuta:

3.1. Ikastetxeko eskola-kontseiluari dagokio iritzia ematea eskolaldia aldatzeko aukerari buruz.

3.2. Eskola-kontseilua biltzeko, ikastetxeko zuzendariak berak eskatu beharko du, edo bestela, organo hori erregelamenduz osatzen duten kideen gehieneko kopuruaren herenak gutxienez (barnean direla boto-eskubiderik ez duten kideak).

3.3. Aurreko puntuan ezarritako bi baldintzetako edozein betetzen bada, ikastetxeko zuzendariak eskola-kontseiluaren bilkurarako deia eginen du, eta hartan, boto-eskubidea duten kontseilukideek erabaki beharko dute, zuzeneko eta eskuordetu ezineko bozketaren bidez, eskolaldia aldatzeko aukera hori baliatu nahi duten. Bilkura berean, eta bozketa egin aurretik, zuzendariak eskolaldi mota bakoitzaren (hau da, zatitua, jarraitua eta malgua) ezaugarrien informazioa helaraziko die eskola-kontseiluko kideei (horretarako, oinarri hartuko du Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren II., III. eta IV. kapituluen artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoa), eta bereziki nabarmenduko du zer-nolako eragina izanen duen eskolaldi bakoitzak ikastetxeko ordutegian, funtzionamenduan eta, hala badagokio, zerbitzu osagarrietan. Horrez gain, eskolaldi jarraituaren modalitatearen kasuan, zuzendariak azaldu beharko du zer ondorio duen ikasleei arratsaldeko ordutegian arreta emateko jarduera irakasleen eskola-ordutegitzat jotzeak, bai eta horrek goizeko eskola-saioetan duen eragina ere, bai zuzeneko irakaskuntzakoetan, bai eskola-ordu gisa zenbatzen direnetan.

Hona hemen kontsultarako galdera (haren emaitzak ebazpen honen I.1 eranskinean ezarritako ereduaren arabera adieraziko dira):

Eskolaldi zatitua beste eskolaldi mota baten ordez aldatzearen alde zaude?

Bai.

Ez.

3.4. Erreferentziatzat hartuta erregelamenduz eskola-kontseiluan boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopurua, ez bada lortzen gehieneko kopuru horren %25aren aldeko botoa, ikastetxeak jarduketak artxibatuko ditu, eta eskolaldi zatitua izanen da indarrean 2024-2025 ikasturtean.

Baldin eta, gutxienez ere, gehieneko kopuru horren %25aren aldeko botoa lortzen bada, eskola-kontseiluaren bilkura horretan bertan erabaki beharko da, zuzeneko eta eskuordetu ezineko bozketaren bidez (emaitzak ebazpen honen I.2 eranskinean ezarritako ereduaren arabera islatuko dira), zer iritzi duen gobernu organo horrek eskolaldi jarraitura edo eskolaldi malgura aldatzeko aukerari buruz. Horretarako, kontsulta eginen da eskola-kontseiluko edozein kidek (boto-eskubiderik ez dutenak barne) proposatutako eskolaldi motari edo motei buruz (jarraitua eta/edo malgua). Egindako proposamena edo proposamenak kontuak harturik, eskola-kontseiluan boto-eskubidea duten kideek dagokion bozketa eginen dute, aintzat hartuta ezen, bi eskolaldi modalitateak (jarraitua eta malgua) proposatzen badira, eskola-kontseiluan boto-eskubidea duten kideek bi modalitateetako bat bakarrik hautatzen ahalko dutela. Lortutako emaitzak ikusita, eskola-kontseiluak, azkenik, boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruaren %25aren aldeko botoa lortu du(t)en modalitatea(k) proposatuko d(it)u. Eskolaldietako batek ere ez badu lortzen, gutxienez ere, gehieneko kopuru horren %25aren aldeko botoa, ikastetxeak jarduketak artxibatuko ditu, eta eskolaldi zatituaren modalitatea izanen da indarrean 2024-2025 ikasturtean.

3.5. Eskola-kontseiluaren bilkuraren ondotik, akta eginen da, eta lortutako emaitzak gorabehera, ikastetxeko zuzendariak ebazpen honen I. eranskina igorriko du, behar bezala beteta, helbide honetara: jornadasescolares.sie/hiz@navarra.es, helbide hauek kopian jarrita: complementarioseducativos@navarra.es eta ordenacion.academica@navarra.es. Eranskina bidaltzeko azken eguna 2024ko urtarrilaren 15a izanen da. Eranskin hori jendaurrean jarriko da ikastetxean.

3.6. Mezu horretan bertan, eta eskolaldi jarraitua, eskolaldi malgua edo biak proposatzen diren kasu guztietan (boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruaren %25aren aldeko botoa lortu delako), ikastetxeko zuzendariak ebazpen honen II. eranskina ere bidaliko du, behar bezala beteta. Eranskin horren bidez, honako hauen berri emanen du: ikasleek 2024-2025 ikasturtean izanen dituzten eskola-saioen banaketa eta dagozkien ordu-tarteak, goizeko ordutegian zein arratsaldekoan, hala badagokio. Ildo horretan, eta eskolaldi jarraituaren proposamenen kasuan, aipatutako II. eranskinean ere zehaztu beharko da ikasleei arratsaldeko ordutegian arreta emateko jardueren ordutegia.

3.7. Hezkuntza Departamentuak ontzat eman beharko du eskolaldiaren modalitatea edo modalitateak, honako alderdi hauei dagokienez:

a) Aurreko ataletan adierazitako ehunekoaren baldintza betetzen den.

b) Ikastetxeak proposatutako ordutegia bideragarria den ala ez ikasleen ordutegiaren banaketari dagokionez, kontuan hartuta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren III. eta IV. kapituluetan, hurrenez hurren, ezarritakoa; eta horrez gain, ordutegi hori bideragarria ote den jantoki- eta garraio-zerbitzu osagarriei dagokienez, kontuan hartuta, hala badagokio, azken hori zer ikastetxerekin partekatzen den. Era berean, garraioa partekatzen duten ikastetxeek eskolaldi modalitate berera aldatzea eskatzen badute, prozedura abiarazten ahalko dute, baldin eta proposatutako eskolaldia ikastetxe guztietako eskola-kontseiluek onesten badute, bat etorriz aipatutako foru aginduaren 15.3 artikuluan xedatutakoarekin. Zerbitzu osagarri horiei dagokienez, horiek arautzen dituen indarreko araudian xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren lehen xedapen gehigarrian eta ebazpen honetan jasotakoari ere.

3.8. Hezkuntza Departamentuak akatsen bat atzematen badu jasotako dokumentazioan, dagokion zuzenketa egiteko eskatuko dio ikastetxeari.

IV.–Prozedurari hasiera ematea.

1. Ikastetxeak egindako proposamenean oinarrituta, eta Hezkuntza Departamentuak eskolaldi jarraitua, eskolaldi malgua edo bi eskolaldiak ontzat eman ondoren (beranduenez 2024ko urtarrilaren 26an jakinaraziko zaie ikastetxeei), eskolaldia aldatzeko prozedura hasitzat joko da, eta beraz, une horretatik aurrera, zuzendariak hezkuntza-komunitateari egin beharreko kontsulten segidari helduko dio. Kontsulta horiek araututa daude Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren 12. eta 13. artikuluetan eta ebazpen honen V. eta VI. ataletan.

2. Bat etorriz aipatu foru aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoarekin, prozedura abiarazi ondoren, egin beharreko kontsulten ondorioz lortzen den emaitza edozein dela, ikastetxeek ezin izanen diote eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte. Ikasturte horretatik aurrera (ikasturte hori barne), ikastetxeek betebeharra izanen dute urtero foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduketak egiteko. Betebehar hori izanen dute prozedura berri bat abiarazten den ikasturtera arte.

3. Proposatutako eskolaldietako bakar bat ere ez bada ontzat ematen, ikastetxeak jarduketak artxibatuko ditu, eta eskolaldi zatituaren modalitatea izanen da indarrean 2024-2025 ikasturtean. Indarraldi horrek iraunen du harik eta Hezkuntza Departamentuak beste eskolaldi modalitate bat baliozkotzen duen arte. Ondorio horietarako, eskolaldia aldatzeko prozedura ez da hasitzat joko, eta ikastetxea salbuetsita geratuko da IV. ataleko 2. puntuan adierazitako epea betetzetik. Salbuespen horrek berekin ekarriko du aurretiazko jarduketen prozedura egin behar izatea eskolaldiak hautatzeko hurrengo urteko deialdian (aurretiazko jarduketen prozedura araututa dago Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren 10. artikuluan).

V.–Familiei eta legezko ordezkariei kontsultatzea.

1. Ikastetxeko zuzendariak ikasleen familiei eta legezko ordezkariei kontsultatzeko prozedura abiaraziko du, bozketa sistema baten bidez. Horren helburua da eskola-kontseiluari helaraztea familiek eta legezko ordezkariek zer irizten dioten proposatutako eskolaldiari edo eskolaldiei.

2. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak informazio-bilera baterako deia eginen die V. ataleko 5.a) puntuan aipatzen den errolda osatzen duten familia eta legezko ordezkari guztiei. Deialdi horretan honako hauek jaso beharko dira:

–Familiei eta legezko ordezkariei kontsultatzen ahal zai(zki)en eskolaldia(k), eskola-kontseiluan erregelamenduz boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruaren %25aren aldeko botoa lortu du(t)en eskolaldia(k) izateagatik.

–Informazio-bilera egiteko tokia, eguna eta ordua.

–Eskolaldien gaineko araudia, honako hauek aipatuta: Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Agindua eta ebazpen hau, bai eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zireneko datak ere.

–Ikasleen eskola-orduen ordu-banaketa. Eskolaldi jarraituaren proposamenen kasuan, ikasleei arratsaldeko ordutegian arreta emateko jarduera-tarteak ere zehaztu beharko dira.

3. Informazio-bilera hori bozketak hasi baino lehenago eginen da, behar besteko aurrerapenaz, eta akta eginen da. Bilera horretan, zuzendaritza-taldeak eskola-kontseiluak proposatu duen (edo dituen) eskolaldi motaren berri emanen die familiei eta legezko ordezkariei, bai eta zer prozedura jarraitu beharko den ere Hezkuntza Departamentuan aurkeztu arte.

Era berean, zuzendariak, eskola-kontseiluak proposatutako eskolaldia(k) gorabehera, eskolaldi mota bakoitzaren (hau da, zatitua, jarraitua eta malgua) ezaugarrien informazioa helaraziko die familiei eta legezko ordezkariei (horretarako, oinarri hartuko du Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren II., III. eta IV. kapituluen artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoa), eta bereziki nabarmenduko du zer-nolako eragina izanen duen eskolaldi bakoitzak ikastetxeko ordutegian, funtzionamenduan eta, hala badagokio, zerbitzu osagarrietan. Horrez gain, eskolaldi jarraituaren modalitatearen kasuan, zuzendariak azaldu beharko du zer ondorio duen ikasleei arratsaldeko ordutegian arreta emateko jarduera irakasleen eskola-ordutegitzat jotzeak, bai eta horrek goizeko eskola-saioetan duen eragina ere, bai zuzeneko irakaskuntzakoetan, bai eskola-ordu gisa zenbatzen direnetan.

4. Ikasleen familiek eta legezko ordezkariek hiru eskola-egun izanen dituzte, V. ataleko 5.f) puntuan aipatzen den bozketa telematikoa hasi baino lehen, ikastetxean bilera publikoak deitu eta egiteko, eta beren jarrerak azaldu eta defendatzen ahalko dituzte.

5. Bozketa honako arau hauen arabera eginen da:

a) Boto-emaileen erroldari dagokionez, zuzendaritza-taldeak eginen du 2024ko otsailaren 2an, eta ikastetxean matrikulatutako ikasleen familiek eta legezko ordezkariek osatuko dute; errolda Educa aplikazioan agertzen diren datuekin eginen da, eta kanpoan utziko dira ikastetxean ematen den Oinarrizko Hezkuntzako azken kurtsoko datuak. Berdin jokatuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeekin gobernu organo komunak dituzten ikastetxeetan. Errolda hori Educa aplikazioan ezarritako baldintzetan argitaratuko da. Argitalpen hori behin-behinekoa izanen da, eta ikastetxeko bulegoetan eginen da. Halaber, Educa aplikazioaren bidez kontsultatzen ahalko da. Horren aurka erreklamazioa aurkezten ahalko da, eta horretarako mugaeguna izanen da bozketa telematikoen lehen egunaren aurreko azkenaurreko egun balioduna, egun hori barne. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, behin betiko errolda argitaratuko da, behin-behineko erroldaren baldintza berberekin bat etorriz, bozketa telematikoen lehen egunaren aurre-aurreko azken egun baliodunean.

b) Familia bakoitzak edo, kasua bada, legezko ordezkariek eskubidea dute seme edo alaba bakoitzeko boto bat izateko. Ondorio horietarako, kontuan izan beharko da ezen, ikasle bakoitzari dagokion botoa eman ondoren, ikasle horri lotutako pertsonak ezin izanen duela berriz ere bozkatu aipatu ikasleagatik. Adingabearen zaintza eta jagoletza bi gurasoek partekatzen duten egoera juridikoetan, edo biei badagokie eskolaratzearekin lotutako erabakiak hartzea, ados jarri beharko dira boto bakar bat emateko. Gurasoetako batek baldin badauzka zaintza eta jagoletza, hark izanen du botoa emateko eskubidea, baldin eta eskolaratzearekin lotutako erabakiak hartzea hari badagokio soilik.

c) Hona hemen kontsultan eginen den galdera, ikastetxeko eskola-kontseiluak egindako proposamenaren araberakoa izanen dena:

–Eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura aldatzea proposatzen bada:

Eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura aldatzearen alde zaude?

Bai.

Ez.

–Eskolaldi zatitutik eskolaldi malgura aldatzea proposatzen bada:

Eskolaldi zatitutik eskolaldi malgura aldatzearen alde zaude?

Bai.

Ez.

d) Bi eskolaldi modalitate proposatzen badira, ikasleen familiek eta legezko ordezkariek bakarra hautatu beharko dute bozketa sisteman. Hona hemen kontsultarako galdera:

Eskolaldi zatitua aldatzearen alde zaude, eskolaldi zatitura edo eskolaldi malgura pasatzeko? (Markatu aukera bakarra).

Eskolaldi jarraitura aldatzearen alde nago.

Eskolaldi malgura aldatzearen alde nago.

Ez.

e) Botoa zuzenekoa, isilpekoa eta eskuordetu ezinekoa da. Ildo horretan, bozketa presentzialaren kasuan, boto-emaileak indarrean dagoen nortasun agiri nazionala edo agiri baliokidea aurkeztu beharko du.

f) Bi bozketa mota egonen dira:

–Bozketa presentziala hautetsontzian, egun bakarrean.

–Bozketa telematikoa, bozketa presentzialaren egunaren aurre-aurreko hiru eskola-egunetan.

g) Ikastetxeko zuzendaritzak egun bat ezarriko du bozketa presentziala (hautetsontzi bidezkoa) egiteko, erroldako kideek botoa emateko aukera izanen duten ordutegi batean.

Ikastetxean bozketa-mahai bat eratuko da, eta kide hauek izanen ditu: ikastetxeko zuzendaria, mahaiburua izanen baita, eta ikastetxeko idazkaria, mahaiko idazkaria izanen baita. Kargu horiek ordezkatzeari dagokionez, otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren 37. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. Ikastetxeak idazkaririk ez badu, eskola-kontseiluan irakasleen partez ari den irakasle gazteenak beteko du kargu hori. Era berean, bozketa-mahaiko kide izanen da eskola-kontseiluan gurasoen eta legezko ordezkarien partez ari den pertsona bat. Bere borondatez ariko da mahaian. Boluntario bat baino gehiago badago, ordezkari hori zozketa bidez hautatuko da haien artean. Boluntariorik ez badago, ordezkari hori zozketa bidez hautatuko da eskola-kontseiluko sektore horretako kideen artean. Eskola-kontseiluan gurasoak eta legezko ordezkariak ordezkatzen dituzten kideen artetik bakar bat ere ezin bada bertaratu, zuzendariak zozketa publiko bat egiten ahalko du, pertsona hori boto-emaileen erroldako gurasoen eta legezko ordezkarien artetik hautatzeko. Horretarako, honako aukera hau baliatzen ahalko da: erroldako pertsona bakoitzari zenbaki arrunt bat esleitzen ahal zaio, 1etik aurrera, eta zenbaki bat ausaz atera, 1etik errolda osatzen dutenen kopurura artekoa. Bozketa-mahaiko kide izanen da zozketan ateratako zenbakia esleitua duena. Ordezkoen zerrenda osatuko dute zozketan ateratako zenbakiaren hurrengoak esleituak dituztenak. Behar izanez gero, eta ordezkoen zerrenda hori kontuan hartuta, pertsona batek baino gehiagok betetzen ahalko dute mahaiko kidearen kargua, halako moduz non bozketa-egunean zehar behar bezala txandakatzen ahal diren.

h) Halaber, ikastetxeek nahitaez eskaini beharko dute, hautetsontziko bozketa presentzialaren alternatiba gisa, botoa telematikoki emateko aukera, Hezkuntza Departamentuak Educan gaituko duen aukeraren bidez. Ikastetxeek hiru eskola-egun ezarriko dituzte bozketa telematikorako, eta bozketa presentziala egiteko finkatutako egunaren aurre-aurrekoak izanen dira. Hezkuntza Departamentuak bozketa prozesua gauzatzeko jarraibide egokiak helaraziko dizkie ikastetxeei.

Ikastetxeek laguntza eman beharko diete hala eskatzen duten guraso edo legezko ordezkari guztiei, betiere botoaren zuzeneko, isilpeko eta eskuordetu ezineko izaera bermatuz.

i) Bozketa telematikoak egin badira, boto telematikoa eman dutenek debekatuta izanen dute botoa aurrez aurre ematea. Era berean, kontuan hartu beharko da bozketa telematikoen emaitza isilpekoa izanen dela zenbaketa egin arte. Zenbaketa horretan sartuko dira bai hautetsontzian bertan emandako botoak bai telematikoki emandakoak.

j) Mahaikideek botoak zenbatu ondoren, emaitzak jasoko dira ebazpen honen III. eranskinarekin bat, eta ikastetxean paratuko da jendaurrean.

6. Proposatutako eskolaldia izanen da errolda osoaren 3/5en aldeko botoa gutxienez lortzen duena (errolda osoa da ikasle kopurua, alde batera utzita ikastetxean ematen den Oinarrizko Hezkuntzako azken mailako ikasleak). Kasu horretan, ikastetxeko klaustroari helaraziko zaio bozketaren emaitza, jakinaren gainean egon dadin, eta, eskola-kontseiluari ere bai, hala badagokio, onets dezan. Ehuneko hori lortzen ez bada, ikastetxeak jarduketak artxibatuko ditu eta amaitutzat joko da eskolaldia eskatzeko prozedura, eta eskolaldi zatitua egonen da indarrean 2024-2025 ikasturtean. Bat etorriz Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoarekin, ikastetxeek ezin izanen diote eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte. Ikasturte horretatik aurrera (ikasturte hori barne), ikastetxeek betebeharra izanen dute urtero foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduketak egiteko. Betebehar hori izanen dute prozedura berri bat abiarazten den ikasturtera arte.

VI.–Klaustroari kontsulta ez-loteslea egitea.

1. Familien eta legezko ordezkarien botoekin aurreko atalean ezarritako aldeko botoen ehunekoa lortuz gero, eta klaustroak proposatutako eskolaldi modalitatearen gainean duen iritzia ezagutze aldera, ikastetxeko zuzendariak kontsulta eginen dio organo horri.

2. Horretarako, zuzendariak klaustro-saio baterako deia eginen du, eta, hartan, irakasleek beren jarrera adieraziko dute, zuzeneko eta eskuordetu ezineko bozketaren bidez.

Saio horretan, eta bozketa egin aurretik, zuzendariak ebazpen honen III. eranskinean jasotako emaitzen berri emanen du. Emaitza horietan ateratako eskolaldi modalitatea gorabehera, zuzendariak hiru eskolaldi modalitateei buruzko informazioa emanen die irakasleei, eskolaldi bakoitzaren ezaugarriak azalduz (zatituarenak, jarraituarenak eta malguarenak). Horretarako, oinarri hartuko du Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren II., III. eta IV. kapituluen artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoa. Era berean, zuzendariak bereziki nabarmenduko du zer-nolako eragina izanen duen eskolaldi bakoitzak ikastetxeko ordutegian, funtzionamenduan eta, hala badagokio, zerbitzu osagarrietan. Horrez gain, eskolaldi jarraituaren modalitatearen kasuan, zuzendariak azaldu beharko du zer ondorio duen ikasleei arratsaldeko ordutegian arreta emateko jarduera irakasleen eskola-ordutegitzat jotzeak, bai eta horrek goizeko eskola-saioetan duen eragina ere, bai zuzeneko irakaskuntzakoetan, bai eskola-ordu gisa zenbatzen direnetan.

3. Bilkura horren akta eginen da. Era berean, bozketa horren emaitzak ebazpen honen IV. eranskineko ereduaren arabera jasoko dira. Hura jendaurrean jarriko da ikastetxean, eta eskola-kontseiluari helaraziko zaio, baina inola ere ez da loteslea izanen gobernu organo horrek azkenean hartuko duen erabakian.

VII.–Eskola-kontseiluak onestea.

1. Ebazpen honen V. ataleko 6. puntuan ezarritako aldeko botoen ehunekoa lortzen bada, eskola-kontseiluak, kasuan kasuko kontsulta prozeduren bidez familien, legezko ordezkarien eta klaustroaren iritzia jaso ondoren, proposatutako eskolaldia onetsiko du, zuzeneko eta eskuordetu ezineko bozketaren bidez; proposamena onesteko, erregelamenduz boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruaren 2/3en aldeko botoa lortu beharko da gutxienez.

Bestela, ikastetxeak jarduerak artxibatuko ditu, eta amaitutzat joko da eskolaldia eskatzeko prozedura. Horrela, bada, 2024-2025 ikasturtean, eskolaldi zatitua egonen da indarrean ikastetxean, eta ezin izanen zaio eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte, jarraikiz Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoari. Ikasturte horretatik aurrera, ikasturte hori barne, ikastetxeak foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduerak egin beharko ditu urtero, eta betebehar horri eutsi beharko dio prozedura berri bat hasitzat jotzen den ikasturtera arte.

2. Bozketa horretan lortutako emaitzak gorabehera, emaitza horiek ebazpen honen V. eranskinaren arabera jasoko dira, eta jendaurrean jarriko dira ikastetxean.

VIII.–Hezkuntza Departamentura bidali beharreko dokumentazioa.

1. Ebazpen honen III. atalean xedatutakoaren arabera, ikastetxeek I. eta II. eranskinak bidali beharko dituzte atal horretan ezarritako epean eta moduan.

2. Era berean, eta kontsultetako bakoitzean lortutako emaitzak gorabehera (kontsulta horiek eginen dira Hezkuntza Departamentuaren oniritzia jaso ondoren, ebazpen honen IV. atalean aipatu bezala), ikastetxeek jarraian adierazten den dokumentazioa bidali beharko dute, 2024ko martxoaren 1erako beranduenez, jornadasescolares.sie/hiz@navarra.es helbidera (ordenacion.academica@navarra.es helbidea kopian jarrita):

a) Ebazpen honen III. eranskina, baldin eta ikastetxean, familien eta legezko ordezkarien bozketan, ez bada lortu errolda osoaren 3/5en aldeko botoa gutxienez.

b) Ebazpen honen III., IV. eta V. eranskinak, baldin eta ikastetxean, familien eta legezko ordezkarien bozketan, errolda osoaren 3/5en aldeko botoa lortzen bada gutxienez.

IX.–Hezkuntza Departamentuak baliozkotzea.

1. Hezkuntza Departamentuaren barnean arlo honetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ebazpen honen VIII. atalean aipatutako dokumentazioa ikusiko du, eta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduan eta ebazpen honetan jasotako eskakizun guztiak aztertu eta egiaztatuko ditu. Ondoren, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egindako proposamenean oinarrituta, ebazpen bat emanen du, zeinaren bidez baliozkotuko baita eskolaldi aldaketa, eta horrenbestez, ikastetxean, 2024-2025 ikasturtean, ezarri beharreko eskolaldia.

2. Eskola-garraioa partekatzen duten eta eskolaldia aldatzeko prozedura modu baldintzatuan abiarazi duten ikastetxeen kasuan, aldaketa proposamena ez bada inplikatutako ikastetxe guztietako eskola-kontseiluetan onesten edo onetsitako eskolaldi modalitatea ez bada berbera ikastetxe guztietan, Hezkuntza Departamentuan arlo honetako eskumenak dituen zuzendari nagusiak ez du eskolaldi aldaketa baimenduko ezein ikastetxetan.

3. Ikusten bada ikastetxeren batek ez duela bete Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren V. kapituluan eta ebazpen honetan jasotako eskakizunetakoren bat, kasuan kasuko ikastetxeari eskatuko zaio, hala badagokio, atzemandako ez-betetzeak zuzentzeko. Ikastetxeak ez baditu ez-betetzeak zuzentzen, jarduketak artxibatu beharko ditu, eta amaitutzat emanen da eskolaldia eskatzeko prozedura, eta eskolaldi zatituaren modalitatea izanen da indarrean 2024-2025 ikasturtean. Bat etorriz Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoarekin, ikastetxeek ezin izanen diote eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte. Ikasturte horretatik aurrera (ikasturte hori barne), ikastetxeek betebeharra izanen dute urtero foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduketak egiteko. Betebehar hori izanen dute prozedura berri bat abiarazten den ikasturtera arte.

X.–Garraioa abiatzeko ordua aurreratzea eskolaldi jarraituan.

1. Bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren lehen xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezarritakoarekin, eskolaldi jarraitua duten ikastetxe guztietan, ikasleei arratsaldeko ordutegian arreta emateko jarduerak egiteko zehaztutako egunetan, garraioa abiatuko da jarduera horiek amaitzen direnean, salbu eta garraio-ibilbide bakoitzean inplikatutako ikasleen familia guztiek eta legezko ordezkariek besterik adosten badute berariaz. Zerbitzu osagarrien ordutegien aldaketak bateragarriak izan beharko dira aurretik dauden zerbitzuekin; gainera, Nafarroako Foru Komunitatean jantoki-zerbitzua eta eskola-umeen garraioa erregulatzen duen indarreko araudia bete beharko du.

2. Alde horretatik, eta berariazko adostasun hori lortu ondoren, garraioa abiatzeko ordua aurreratzen ahalko da, baldin eta aldaketa horrek ez badio eragiten garraioa partekatzen duten gainerako ikastetxeekiko koordinazioari, ezta garraioaren esleipendunaren plangintzari eta jantokiaren antolamenduari ere. Ordutegian aldaketak egin ahal izateko, ikastetxeak horren berri eman beharko dio Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, hark onets dezan; horretarako, ebazpen honen VI. eranskina bidali beharko du, behar bezala beteta, helbide elektroniko honetara: complementarioseducativos@navarra.es. Hori egiteko epea 2024ko maiatzaren 1etik 25era bitarte izanen da. Hezkuntza Departamentuak ontzat emandakoan, huraxe izanen da ukitutako ibilgailuaren irteera-ordua 2024-2025 ikasturtean, baita ikastetxean ikasle berriak sartzen badira ere.

3. Nolanahi ere, aurreko puntuan xedatutakoa aplikatzeak eskola-garraioaren irteera-orduan eragiten dituen aldaketei, edo ikasleren batek eskola-garraioa ez erabiltzeko erabakiari dagokienez, jantoki-zerbitzuaren gaineko indarreko araudian xedatutakoa beteko da, eta ikastetxeek horren berri eman beharko diete familiei eta legezko ordezkariei, bai eta zerbitzuaren erabilerarako horrek dauzkan ondorioena ere.

XI.–Jarraipena, ebaluazioa eta gainbegiratzea.

Eskolaldien jarraipenari, ebaluazioari eta gainbegiratzeari dagokienez, Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduaren VI. kapituluan xedatutakoari jarraituko zaio.

XII.–Salbuespenak.

Ebazpen honetan xedatutakoaren edozein salbuespen ikastetxeak eskatu beharko dio, behar bezala arrazoituta, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, hark aztertu eta, egokitzat joz gero, onar dezan.

Bigarrena.–Ebazpen honek eta haren eranskinek ez dute administrazio bidea amaitzen eta beren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura.

Iruñean, 2023ko azaroaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–ESKOLA-KONTSEILUAREN BOZKETAK

(Prozedurari hasiera eman aurreko jarduketak)

Ikastetxea: ...............................................................................................................................................

Herria: .....................................................................................................................................................

Eskolaldi mota 2023-2024 ikasturtean:

Kontsultaren eguna: _______________

I.1 eranskina: Eskola-kontseiluaren bozketa, eskolaldia aldatzeko borondateari buruz

Kontuan hartuta eskolaldi zatitua izanen dela aurrez zehaztutako eskolaldia ikastetxe guztietarako 2024-2025 ikasturtean, dagokion bozketa egin da, eskolaldia aldatzeko aukera baloratzeko,
eta honako emaitza hauek lortu dira:

a) Boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopurua (erregelamenduz ezarritakoaren arabera): __________

b) Botoa emateko eskubidea duten bertaratuen kopurua: __________

c) Eskolaldi zatitutik beste eskolaldi mota batera aldatzearen aldeko botoak: __________

d) Aldaketaren aldeko botoen %, boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruari dagokionez (c x 100 / a): __________

e) Aldaketaren aurkako botoak: __________

f) Boto zuriak: __________

g) Boto baliogabeak: __________

Eguna:

Kontseiluburua

(izen-deiturak eta sinadura)

Idazkaria

(izen-deiturak eta sinadura)

Oharrak:

–Aldaketaren aldeko botoen ehunekoa %25 baino txikiagoa bada, EZ da I.2 eranskina bete behar, eta eskolaldi zatitua izanen da indarrean 2024-2025 ikasturtean.

–Kontrako kasuan, hau da, aldeko botoak %25 badira gutxienez, I.2 eranskina bete behar da.

–Emaitzak edozein direla ere, eranskin hau bidali behar da jornadasescolares.sie/hiz@navarra.es helbidera, kopian jarrita complementarioseducativos@navarra.es eta ordenación.academica@navarra.es helbideak. Bidaltzeko muga-eguna 2024ko urtarrilaren 15a da.

–Eranskin hau jendaurrean jarriko da ikastetxean.

I.2 eranskina: Eskola-kontseiluaren bozketa beste eskolaldi bat hautatzeko

Eskolaldi zatitutik beste eskolaldi mota batera aldatzearen alde lortutako botoak %25 direnez
gutxienez, kontsulta egin da eskola-kontseiluan proposatutako eskolaldiari edo eskolaldiei buruz,
eta emaitza hauek lortu dira:

Bete dagokion taula (1, 2 edo 3), eskola-kontseiluan aurkeztutako proposamenaren edo proposamenen arabera:

1) Proposamen bakarra baldin bada eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura aldatzea:

ESKOLALDI JARRAITUA

a) Boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopurua (erregelamenduz ezarritakoaren arabera)

b) Botoa emateko eskubidea duten bertaratuen kopurua

c) Aldeko botoak

d) Aldeko botoen %, boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruari dagokionez (c x 100 / a)

e) Aurkako botoak

f) Boto zuriak

g) Boto baliogabeak

2) Proposamen bakarra baldin bada eskolaldi zatitutik eskolaldi malgura aldatzea:

ESKOLALDI MALGUA

a) Boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopurua (erregelamenduz ezarritakoaren arabera)

b) Botoa emateko eskubidea duten bertaratuen kopurua

c) Aldeko botoak

d) Aldeko botoen %, boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruari dagokionez (c x 100 / a)

e) Aurkako botoak

f) Boto zuriak

g) Boto baliogabeak

3) Aldaketarako bi proposamen baldin badaude, eskolaldi jarraitura eta malgura aldatzeko:

ESKOLALDI JARRAITUA edo ESKOLALDI MALGUA

(Boto-eskubidea duen kide bakoitzak bakarra hautatzen ahal du)

Eskolaldi
jarraitua

Eskolaldi
malgua

a) Boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopurua (erregelamenduz ezarritakoaren arabera)

b) Botoa emateko eskubidea duten bertaratuen kopurua

c) Aldeko botoak

d) Aldeko botoen %, boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruari dagokionez (c x 100 / a)

e) Aurkako botoak

f) Boto zuriak

g) Boto baliogabeak

Honako emaitza hauek lortu dira:

–Eskola-kontseiluak honako eskolaldi hau(ek) proposatzen d(it)u, boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruaren %25aren aldeko botoa jasotzeagatik:

Eskolaldi jarraitua.

Eskolaldi malgua.

Eskolaldi zatitua egonen da indarrean 2024-2025 ikasturtean, ezein eskolaldik EZ baitu lortu %25a gutxienez.

Eguna:

Kontseiluburua

(izen-deiturak eta sinadura)

Idazkaria

(izen-deiturak eta sinadura)

–Emaitzak edozein direla ere, eranskin hau bidali behar da jornadasescolares.sie/hiz@navarra.es helbidera, kopian jarrita complementarioseducativos@navarra.es eta ordenación.academica@navarra.es helbideak. Bidaltzeko muga-eguna 2024ko urtarrilaren 15a da.

–Eranskin hau jendaurrean jarriko da ikastetxean.

II. ERANSKINA.–ORDUEN BANAKETA 2024-2025 IKASTURTERAKO

Ikastetxea: .........................................................................................................................................

Herria: ................................................................................................................................................

Eskolaldi mota 2023-2024 ikasturtean:

I. eranskinean jasotako emaitzak kontuan hartuta, ikastetxeak honako eskolaldi hau edo hauek proposatzen d(it)u 2024-2025 ikasturterako:

Jarraitua (baldin eta eskolaldi jarraituaren alde lortutako botoak %25 gutxienez badira).

Malgua (baldin eta eskolaldi malguaren alde lortutako botoak %25 gutxienez badira).

ORDUTEGIAK

(Oinarri harturik eskolaldi bakoitzerako ezarrita dagoen taula eredua, ikastetxean zenbat ordutegi dauden (etapen eta/edo ikasmailen arabera) horrenbeste taula jaso beharko dira, horietako bakoitzean zehaztuta ukitutako etapak edo ikasmailak).

Goizez

Denbora tarteak

Eskolaldi jarraitua Etapa/Ikasmailak: .............................

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Arratsaldez
Urritik
maiatzera

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Jolas-orduen banaketa Etapa/Ikasmailak: .............................

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

1. jolas-ordua

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

2. jolas-ordua (halakorik bada)

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Goizez

Denbora tarteak

Eskolaldi malgua (irailean eta ekainean) Etapa/Ikasmailak: .............................

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Jolas-orduen banaketa Etapa/Ikasmailak: .............................

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Jolas-ordua

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Goizez

Denbora tarteak

Eskolaldi malgua (urritik maiatzera) Etapa/Ikasmailak: .............................

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Arratsaldez

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Tartea

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Jolas-orduen banaketa Etapa/Ikasmailak: .............................

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Jolas-ordua

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

(e)tik ___ (e)ra ___

Eguna:

Zuzendaria

(izen-deiturak eta sinadura)

–Emaitzak edozein direla ere, eranskin hau bidali behar da jornadasescolares.sie/hiz@navarra.es helbidera, kopian jarrita complementarioseducativos@navarra.es eta ordenación.academica@navarra.es helbideak. Bidaltzeko muga-eguna 2024ko urtarrilaren 15a da.

III. ERANSKINA.–IKASLEEN FAMILIEN ETA LEGEZKO ORDEZKARIEN BOZKETA (TELEMATIKOA + PRESENTZIALA), ESKOLALDI ZATITUTIK BESTE ESKOLALDI MOTA BATERA ALDATZEARI BURUZ

Ikastetxea: ....................................................................................................................................

Herria: ................................................................................................................................................

Bete dagokion taula (1, 2 edo 3), eskola-kontseiluak egindako proposamenaren
edo proposamenen arabera:

1) Eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura aldatzea:

Bozketa (telematikoa + presentziala) ESKOLALDI JARRAITUA hautatzeari buruz

a) Errolda osoa (ikasle kopurua, 2024ko otsailaren 2an, kanpoan utzita ikastetxean ematen den Oinarrizko Hezkuntzako azken mailako ikasleak)

b) Emandako botoak

c) Aldeko botoak

d) Aldeko botoen %, errolda osoari dagokionez (c x 100 / a)

e) Aurkako botoak

f) Boto zuriak

g) Boto baliogabeak

2) Eskolaldi zatitutik eskolaldi malgura aldatzea:

Bozketa (telematikoa + presentziala) ESKOLALDI MALGUA hautatzeari buruz

a) Errolda osoa (ikasle kopurua, 2024ko otsailaren 2an, kanpoan utzita ikastetxean ematen den Oinarrizko Hezkuntzako azken mailako ikasleak)

b) Emandako botoak

c) Aldeko botoak

d) Aldeko botoen %, errolda osoari dagokionez (c x 100 / a)

e) Aurkako botoak

f) Boto zuriak

g) Boto baliogabeak

3) Eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura edo malgura aldatzea:

Bozketa (telematikoa + presentziala) ESKOLALDI JARRAITUA edo ESKOLALDI MALGUA hautatzeari buruz
(boto-eskubidea duen kide bakoitzak eskolaldi bakarra hautatzen ahal du)

Eskolaldi
jarraitua

Eskolaldi
malgua

a) Errolda osoa (ikasle kopurua, 2024ko otsailaren 2an, kanpoan utzita ikastetxean ematen den Oinarrizko Hezkuntzako azken mailako ikasleak)

b) Emandako botoak

c) Aldeko botoak

d) Aldeko botoen %, errolda osoari dagokionez (c x 100 / a)

e) Aurkako botoak

f) Boto zuriak

g) Boto baliogabeak

Eskolaldi zatitutik eskolaldi ...........................................................................ra aldatzeko bozketan errolda osoaren 3/5en aldeko botoa gutxienez lortu denez gero, bidezkoa da klaustroari eta eskola-kontseiluari lortutako emaitzen berri ematea eranskin honen bidez.

EZ denez lortu errolda osoaren 3/5en aldeko botoa gutxienez eskolaldi zatitutik beste eskolaldi mota batera aldatzeko bozketan, bidezkoa da jarduketak artxibatzea eta eskolaldia eskatzeko prozedura amaitutzat jotzea. Horrela, bada, eskolaldi zatitua izanen da indarrean 2024-2025 ikasturtean.

Eguna:

Mahaiko burua

(izen-deiturak eta sinadura)

Mahaiko idazkaria

(izen-deiturak eta sinadura)

Mahaiko kidea

(izen-deiturak eta sinadura)

–Eranskin hau jendaurrean jarriko da ikastetxean.

–Eranskin hau igorri beharko da jornadasescolares.sie/hiz@navarra.es helbidera, kopian jarrita ordenación.academica@navarra.es helbidea. Bidaltzeko muga-eguna 2024ko martxoaren 1a da.

IV. ERANSKINA.–KLAUSTROAREN BOZKETA BESTE ESKOLALDI BAT HAUTATZEARI BURUZ

Ikastetxea: .........................................................................................................................................

Herria: ................................................................................................................................................

Familien eta legezko ordezkarien bozketan, errolda osoaren 3/5en botoak gutxienez eskolaldi zatitutik eskolaldi .................................................................ra aldatzearen aldekoak izan direnez, kontsulta egin da klaustroan eskolaldi ..............................................................ari buruz. Hona hemen emaitzak:

–Errolda osoa: __________

–Bertaratutakoen kopurua: __________

–Aldeko botoak: __________

–Aurkako botoak: __________

–Boto zuriak: __________

–Boto baliogabeak: __________

Bozketa eginda, bidezkoa da eskola-kontseiluari lortutako emaitzen berri ematea eranskin honen bidez.

Eguna:

Klaustroko burua

(izen-deiturak eta sinadura)

Idazkaria

(izen-deiturak eta sinadura)

–Eranskin hau jendaurrean jarriko da ikastetxean.

–Eranskin hau igorri beharko da jornadasescolares.sie/hiz@navarra.es helbidera, kopian jarrita ordenación.academica@navarra.es helbidea. Bidaltzeko muga-eguna 2024ko martxoaren 1a da.

V. ERANSKINA.–ESKOLA-KONTSEILUAREN BOZKETA

Ikastetxea: .........................................................................................................................................

Herria: ................................................................................................................................................

Kontsultaren eguna: __________

Familien eta legezko ordezkarien bozketan, errolda osoaren 3/5en botoak gutxienez eskolaldi zatitutik eskolaldi .............................................................................................ra aldatzearen aldekoak izan direnez, eta klaustroak horri buruz duen iritzia entzun ondoren, eskola-kontseiluan kontsulta egin da eskolaldi .....................................................ari buruz. Hona hemen emaitzak:

a) Boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopurua (erregelamenduz ezarritakoaren arabera): __________

b) Botoa emateko eskubidea duten bertaratuen kopurua: __________

c) Aldeko botoak: __________

d) Aldeko botoen %, boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruari dagokionez (c x 100 / a): __________

e) Kontrako botoak: __________

f) Boto zuriak: __________

g) Boto baliogabeak: __________

Boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruaren 2/3ek gutxienez eskolaldi zatitutik eskolaldi ..............................................ra aldatzearen alde bozkatu dutenez, eskola-kontseiluak eskolaldi aldaketa hori onetsi du, eta zain geratuko da Hezkuntza Departamentuak baliozkotu arte.

EZ denez lortu boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruaren 2/5en aldeko botoa gutxienez eskolaldi zatitutik eskolaldi ...............................................ra aldatzeko bozketan, eskola-kontseiluak jarduketak artxibatuko ditu eta amaitutzat joko du eskolaldia eskatzeko prozedura. Horrela, bada, eskolaldi zatitua izanen da indarrean 2024-2025 ikasturtean.

Eguna:

Klaustroko burua

(izen-deiturak eta sinadura)

Idazkaria

(izen-deiturak eta sinadura)

–Eranskin hau jendaurrean jarriko da ikastetxean.

–Eranskin hau igorri beharko da jornadasescolares.sie/hiz@navarra.es helbidera, kopian jarrita ordenación.academica@navarra.es helbidea. Bidaltzeko muga-eguna 2024ko martxoaren 1a da.

VI. ERANSKINA.–ESKOLALDI JARRAITUA

GARRAIOA ABIATZEKO ORDUA AURRERATZEA

–Ikastetxea: .......................................................................................................................................

–Herria: ..............................................................................................................................................

–Zer ikasturtetarako eskatzen den: ...................................................................................................

–Ibilbide zenbakia: ...................................................................................................................................

–Ukitutako ikasle kopurua: .................................................................................................................

–Garraioa abiatzeko ordu berria: ......................................................................................................

Eguna:

Zuzendaria

(izen-deiturak eta sinadura)

OHARRA: nolanahi ere, eskola garraioa abiatzeko orduan egiten diren aldaketetan, jantoki zerbitzuaren gaineko indarreko araudian xedatutakoa beteko da, eta ikastetxeek horren berri eman beharko diete familiei, bai eta zerbitzuaren erabilerarako horrek dauzkan ondorioen berri ere.

–Eranskin hau complementarioseducativos@navarra.es helbidera bidali behar da, 2024ko maiatzaren 1etik 25era bitarte.

Iragarkiaren kodea: F2316989