260. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2023ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Azkoiengo Udalaren 2024ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Azkoiengo Musika Eskola erakunde autonomoaren 2024ko aurrekontua ere.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Azkoienen, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2317023