2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUKIN
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Lukingo Udalak, 2023ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Lukinen, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Martínez Giralda.
Iragarkiaren kodea: L2316953