2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2024ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.
Lizoainen, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2317086