2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAONDOA
2024rako zerga-tasak
Itzagaondoko Udalak, 2023ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea, indarrean izanen direnak 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina:
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
Obren kostu erreal eta egiazkoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1. Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
2.–Karga eskala; tasak, tarteen arabera:
–0-5 urte: %15.
–5 eta 10 urte bitartekoak: %12.
–10etik 15 urte bitartekoak: %10.
–15 urtetik goiti: %8.
Lurraren kontribuzioa: %0,20.
Ardatzen, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.
Iragarkiaren kodea: L2317176