2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
2024rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasen aldaketa.
Jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2024ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cascanten, 2023ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2316488