2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
2024rako karga-tasak
Carcarko Udalak, 2023ko azaroaren 22an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau onetsi zuen:
Onestea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak:
–Lurraren kontribuzioa: %0,23ko karga-tasa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indizea: 1,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3ko karga-tasa.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
Koefizienteak: Aplikatuko dira 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
Karga-tasa: %14, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.
Erabaki honen aurka jartzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritako errekurtsoak, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Carcarren, 2023ko azaroaren 23an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2316704