260. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako

Alkatearen azaroaren 14ko 438/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2024ko lan-egutegia, Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Onestea Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2024ko lan-egutegia, eta, hartara, jaiegun deklaratzea egun hauek:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

Apirilaren 25a: San Markos, herriko festa eguna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2024an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 18 minutu izanen da.

Laugarrena.–Bulegoetako eta lantaldeko langileek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2024an aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta hirugarren xedapenean ezarritako lanaldia ere. Honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:

A) Bulegoko langileak:

Udal bulegoak itxiak egonen dira baliogabe deklaratutako egunetan.

Caparrosoko Udalean jendea hartzeko eta bertako erregistro orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-13:30 da, astelehenetik ostiralera.

B) Lantaldeko langileak:

Abuztuaren 19tik 30era bitarte (biak barne) eta irailaren 9tik 13ra bitarte (biak barne), lantaldeko langileek ezin izanen dituzte oporrak hartu eta lan egin beharko dute.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean".

Caparroson, 2023ko azaroaren 14an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2316067