260. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024. urteko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Berriobeitin, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2317164