26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

119E/2023 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez akatsak zuzentzen baitira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 23an eman 25380E/2022 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez onesten da 2023an eta 2024an errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 664194.

NL-NEZan ikusi da akatsa dagoela deialdiaren 4.a) oinarrian, eta zuzendu egin behar da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 4.a) oinarriaren idazketa zuzentzea; honela geldituko da idatzirik:

4.a) Langabezian egotea eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa agertzea, aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratu bat mugagabe bihurtzen denean izan ezik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko otsailaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2301794