26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, 2023rako gizarte-larrialdiko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023rako gizarte-larrialdiko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (lege horren testu indardunaren arabera).

Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Azkoienen, 2023ko urtarrilaren 20an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2301094