26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifa aldaketa Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2022ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, iragarki bat argitaratu zen, hasiera batez onetsi zela-eta aldaketa egitea Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifetan.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

I. eranskina

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifak

1.–4. artikuluaren 1) apartatuko zerga-egitateak:

Zerbitzua hartu edo eskuratzen duen higiezinak zer erabilera duen, haren araberako kuota finko hauek izanen ditu hiru hilean behin, eta hurrengo tarifa aplikatuko zaio kontsumitzen den metro kubiko ur bakoitzeko:

HIRUHILEKOKO

KUOTA FINKOA

KONTSUMITUTAKO URA

(euroak/m³)

1.–Etxebizitzak eta lokalak, EJZri lotu gabekoak.

16,87 euro

0,356996

2.–Saltoki txikiak, janarienak kenduta.

–6 enplegatutik beherako bulegoa.

–20 bazkidetik beherako gastronomia elkarteak.

–Edozein lanbide jarduera duten etxebizitzak.

26,46 euro

0,502444

3.–Gastronomia elkarteak, 20 bazkide baino gehiagokoak.

–7 langiletik gorako bulegoak.

–Lantegiak, 6 enplegatu baino gutxiagokoak.

–Ostatuak.

–Zinemak.

–Aisiarako lokalak eta antzekoak.

47,65 euro

0,502444

4.–Komunitateak, 10 lagun baino gehiagokoak.

–Negozioak, 7 enplegatutik 30era bitarte dituztenak.

–Lantegiak, 7 enplegatu baino gehiagokoak

–Jatetxeak.

–Ostatu-jatetxeak.

–Industriak.

–Dantzalekuak.

–Pubak.

–Elikadura orokorreko saltokiak, 3 enplegatu edo gutxiago dituztenak.

79,30 euro

0,502444

5.–Janarien saltoki orokorrak, n enplegatu dituztenak, N>3 izanik).

79,30 x n/3 euro

0,502444

6.–Egoitzak eta zahar etxeak.

79,30 euro

EZ

7.–Udalaren kirol instalazioak.

79,30 euro

EZ

2.–4. artikuluaren 2) apartatuko zerga-egitateak:

IBILGAILU MOTA

EURO/ORDU

EURO/KG

Furgoneta

81

0,21

Kamioi besoduna

96

0,24

Kamioi trinkotzailea

121

0,29

3.–Murriztapen berezia izanen da lanbide arteko gutxieneko soldata adinako soldata, laguntza edo pentsioa, edo hura baino txikiagoa, hartzen dutenentzat.

Ordenantza honen 4. artikuluko 1. eta 2. puntuetan aurreikusten diren zerga-egitateei tarifak aplikatzetik ateratzen diren kuotak %50 murriztuko dira oro har aplikatzen direnen aldean, baldin eta ordaintzera behartua dagoenak jasotzen badu Estatuko enpleguaren zerbitzu publikoak edo Nafarroako Gobernuko gizarte politikako departamentuak emandako soldata bat edo gizarte segurantzako laguntza bat, eta haren zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiago ez bada,

  • Edo lanbide arteko gutxieneko soldata halako 1,2 baino gehiago ez bada, ezkonduta dagoenean edo antzeko bizikidetza harreman bat duenean, bien guztirako diru-sarrerak batuta,
  • Edo lanbide arteko gutxieneko soldata halako 1,5 baino gehiago ez bada, ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian dauden edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba desgaituak).

Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murriztapen berezi horretarako eskubiderik izanen, baldin eta beste diru-sarrera batzuen bidez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen bada, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen 25.000 euro baino handiagoa, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskabidea

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, bai eta eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

4. Udal Erroldaren bizikidetza-ziurtagiria.

Betiere, kontratuaren titularra izanen da murriztapen bereziaren onuraduna.

Mairagako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahalko du ea betetzen diren murriztapen berezi horretarako eskaturiko baldintzak, eta kendu eginen ditu baldintza horiek betetzeari utzi dioten onuradunak, bai eta egiaztatzeko agiriak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Tafallan, 2023ko urtarrilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2301100