26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Hirigintzako araudia, aurretik argitaratu gabea. Aldaketak UE-18 exekuzio unitatean

Vianako Udalak, 2007ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko UE-18 exekuzio unitatean, Kraft Food Galletas SAk sustatuta. Erabaki hori 2007ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an.

Udal Plana UE-18 exekuzio unitatean aldatzeko proposamena behin betiko onetsi zen azaroaren 8ko 409/2006 Foru Aginduaren bidez eta 2006ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Vianan, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Mª B. Yolanda González García.

409/2006 Foru Agindua eta 2007ko xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301360