26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea Udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2301112