26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Egoitza geriatrikoa handitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: San Manuel eta San Severino egoitza.

Jarduera: egoitza geriatrikoa handitzea, bi bizikidetza-unitate paratuta San Manuel eta San Severino egoitzako instalazioetan.

Tokia: Severino Fernandez etorbidea, 60 (35. poligonoa, 16. lurzatia).

Tafallan, 2023ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2300917