26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Jarduera-lizentzia ematea.
Eraikuntzako produktuen eta makinen biltegia

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman den eguna: 2023ko urtarrilaren 23a. Sustatzailea: Multiservicios Ingenor S.L. Jarduera: eraikuntzako produktuen eta makinen biltegia, Sesmako katastroko 4. poligonoko 643. lurzatian (El Juncarillo industrialdea).

Sesman, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, María Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2301148