26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2023rako

Ribaforadako Udalak, 2022ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoak aldatzea.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hala, 2023rako behin betiko onetsi diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak hauek dira:

1.–2023. urterako karga-tasak:

–Lurraren kontribuzioa: %0,2620.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 2023rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak ezarriko dira legezko gehienekoaren arabera, zeina urtero zehazten baita martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Karga-tasak ez dira aldatu.

–Gainerako tasak ez dira aldatu.

2.–2023. urterako tasak:

–Instalazioak erabiltzea:

  • Instalazioen erabilera lagatzea:
    • Ribaforada Arena aretoa:
      • 200 lagun bitarteko taldeendako: 550 euro eguneko.
      • 201 eta 500 lagun arteko taldeendako: 750 euro eguneko.
      • 501 eta 1.000 lagun arteko taldeendako: 1.000 euro eguneko.
      • 1.001 lagunetik gorako taldeendako eta leku guztiak bete arte: 1.250 euro eguneko.

300 euroko fidantza jarri beharko da, instalazioak behar bezala erabiltzen direla bermatzeko. Brigadako langileek instalazioak ongi daudela ziurtatu eta gero, itzuli egingo da.

  • Kultur etxeko halla erabiltzea, aulkirik gabe: 100 euro eguneko.
  • Kultur etxeko halla erabiltzea, aulkiekin: 150 euro eguneko.
  • Udaletxeko bilkura aretoa erabiltzea: 100 euro eguneko.
  • Muskulazio aretoa eta sauna:
    • Hilabeteko abonua: 30 euro.
    • Makina gelak eta jarduerak:
      • Hilabeteko abonua: 35 euro.
      • Hiruhilekoko abonua: 80 euro.
      • Hilabeteko abonua (makina gela, jarduerak eta eskola pertsonalak): 70 euro.
    • Jarduerak: Erabiltzaileak 13 ordu hilean egiten ahalko ditu proposatutako jardueren barruan (goizez 3 jarduera proposatuko dira eta 10 arratsaldez, hainbat ordutegitan), baina horretarako erreserba egin beharko du aldez aurretik. Jarduerak eta ordutegiak eskariaren arabera aldatuko dira.
    • Eskola pertsonalak: astean bi orduko eskolak dira, 3 eta 6 lagun arteko taldeetan egitekoak. Oso lan espezifikoa eta pertsonalizatua egiten da; zer hobetu edo zer lesio tratatu nahi den, horren araberakoa.
    • Muskulazio aretoko eta saunako abonuetan, 65 urtetik gorakoek %50ko hobaria izaten jarraituko dute.

3.–Isun arinak, jarraikiz urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 80. artikuluari (horren bidez onetsi zen Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legearen testu bategina): 80 euro.

2. Gainerako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak ez dira aldatuko; izan ere, indarrean jarraituko dute, argitaratu baitziren aurreko urteetako Nafarroako aldizkari ofizialetan.

Gainerako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak ez dira aldatuko eta, beraz, indarrean jarraitzen dute, argitaratu baitziren aurreko urteetako Nafarroako aldizkari ofizialetan.

Ribaforadan, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2301462