26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Milagrosa auzoan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko urtarrilaren 13sn egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

PLE 12-ENE-23 (2/CU).

«Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 5ean onetsi zuen jendaurreko epe berri bat Milagrosa auzoko hiri-jarduketarako plan berezirako(5/US), eta onespena 2022ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n. Epe hori igarota eta ikusirik honako hauek: jendaurreko epe berrian jarritako alegazioak eta alegazioei buruzko txostenak (2022ko abenduaren 19koa eta 21ekoa); Milagrosa auzoko hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, zeina tramiterako aurkeztu baitzuten Aragon Terroba I.-k, Lamana Pastor L.-k eta Ramirez Sanchez J.M.-k 2022ko abenduaren 21ean; Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpena, 2022ko abenduaren 19koa, zeinaren bidez onesten baita Milagrosa auzoko plan bereziaren gaineko ingurumen txosten estrategikoa; Abiazio Zibileko txostena, 2022ko azaroaren 2koa; Kultura eta Berdintasun Arloaren 2022ko abenduaren 14ko txostena, generoaren gaineko eraginari buruzkoa; Etxebizitza Zerbitzuaren txostena, 2022ko abenduaren 16koa eta Iruñerriko Mankomunitatearen txostena, 2022ko abenduaren 22koa, jarraian adierazitakoa erabakitzen da, bat etorriz Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Tekniko eta Juridikoek 2022ko abenduaren 23an egindako txostenarekin eta espedientean dauden agiriekin,

ERABAKIAK:

1. Plana idatzi duen taldeak alegazioei buruz egindako txostena, 2022ko abenduaren 19koa, eta haren osagarria, 2022ko abenduaren 21ekoa, onestea, eta ondorioz:

–4. alegazioa baiestea, alegazioei buruzko txostenean adierazitako arrazoiak direla eta (txosten hori interesdunari igorri zaio).

–1. alegazioa zati batean baiestea, alegazioei buruzko txostenean adierazitako arrazoiak direla eta (txosten hori interesdunari igorri zaio).

–2., 3. eta 5. alegazioak ezestea, alegazioei buruzko txostenean adierazitako arrazoiak direla eta (txosten hori interesdunari igorri zaio).

2. Behin betiko onestea Milagrosako hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina.

3. Igortzea erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

4. Erabaki honen berri ematea alegazio-egileei, eta 1. puntuan onetsitako alegazioei buruzko txostenen kopia bat igortzea».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301309