26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2023rako karga-tasak

Orotz-Beteluko Udalak, honako hau erabaki zuen 2022ko azaroaren 23an egindako osoko bilkuran, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:

Erabakia:

Karga-tasa hauek onestea, 2023ko urtarrilaren 1eko ondorioekin:

–Lurraren kontribuzioa (landa-lurra eta hiri-lurra): %0,175.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,28.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. %22ko tasa.–Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Arauzko izapidea egitea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, jarri ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orotz-Betelun, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L2300981