26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hirigintzako araudia, aurretik argitaratu gabea: xehetasun-azterketa, Imarkoaingo 3. eremuko 3.4 exekuzio unitatean

2004ko martxoaren 31n argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean xehetasun-azterketa baten behin betiko onespena, Imarkoaingo 3. eremuko 3.4 exekuzio unitateari zegokiona, Noain Elortzibarko Udal Planaren barnean, eta Inversiones, Suelos y Actuaciones SLk sustatuta.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintza araudi hori, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301354