26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2023ko lan-egutegia

Muruzabalgo Alkatetzak 2023/0013 Ebazpena eman zuen 2022ko urtarrilaren 23an. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik 89/2022 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko herriko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Muruzabalgo Udalaren zerbitzuko langileek 2023an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

• Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

• Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

• Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

• Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

• Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

• Maiatzaren 15a: jaieguna herrian.

• Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

• Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

• Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

• Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

• Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.

• Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

• Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

• Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Muruzabalgo Udalean lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 14:30era arte; gainerako denbora egiteko malgutasuna izanen dute langileek, hautara, 7:30etik 9:00etara arte eta 14:30etik 17:00etara arte.

Langileendako onetsi den egutegian 2 ordu eta 40 minutu gelditzen dira sobera. Langileek ordu horiek urtean zehar hartuko dituzte nahieran, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Kontrol sistema baten bidez kontrolatuko da langileen asistentzia. Nahitaezkoa izanen da lanaldiaren hasieran eta bukaeran, bai eta lanaldiaren barnean ateratzen eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Laugarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta abuztuaren 30a.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Muruzabalgo Udalaren iragarki-taulan ere.

Zazpigarrena.–Udalaren osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran".

Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Muruzabalen, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2301118