26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Udal ordenantza, Hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio barneratzailearen sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2023ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio barneratzailearen sustapena arautzen dituen udal ordenantza.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak. Jakitera ematen da ezen alegaziorik aurkezten ez bada ordenantza behin betiko onetsirik geldituko dela.

Mañerun, 2023ko urtarrilaren 19an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2301041