26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Hiri-jarduketarako plan berezia San Martín kaleko 5. zenbakian. Behin betiko onespena

Udalak, 2023ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia San Martín kaleko 5. zenbakirako.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 24an.

Hirigintzako dokumentu hori argitaratu egiten da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lergan, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301320