26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Aldaketa xehatua eraikingintzako araudian, eguzki-plakak instalatzeko. Behin betiko onespena

Imozko Udalak, 2023ko urtarrilaren 5ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko hirigintzako araudiaren aldaketa xehatua, eguzki-plaken instalazioari dagokionez (Eraikingintza-ordenantza orokorreko 6., 7. eta 8. artikuluetako 6. apartatuak –estalkiak–, eta 11. artikuluan, II. kapituluan).

Erabaki hau eta aipatutako araudia argitaratzen dira, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Imotzen, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301299