26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2023rako zerga-tasak

Fontellasko Udalak, 2022ko azaroaren 10ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat, tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen gainekoa, zeinak aplikatuko baitira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea onetsi eta jendaurrean egon zen Udaleko Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter zezaten eta, hala bazegokion, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten jarritako epearen barnean.

Ez denez aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, argitara ematen dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

Zerga-tasak

–Lurraren kontribuzioa: %0,330.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.
  • Karga-tasa: %21.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko diru-sarrerak

–Ureztapenak: 15 euro erreguko.

Tasak eta prezio publikoak

–Konpultsa: 3 euro.

–Fotokopia: 0,2 euro.

–A3 fotokopia: 0,4 euro.

–Kolorezko fotokopia: 1 euro.

–Kolorezko A3 fotokopia: 2 euro.

–Ziurtagiria: 1 euro.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: 1 euro.

–Ezkontza zibilaren tasa, herrian erroldatuta daudenentzat: 50 euro, betiere gutxienez ere bi ezkontideetako bat herrian erroldatua badago (ulertuko da erroldaturik dagoela baldin 2023ko apirilaren 1a baino lehen badaude erroldatuak). Zerbitzua astelehenetik ostiralera emanen da, jendea hartzeko ordutegi orokorrean.

–Nitxoak: 710 euro.

–Ibiak: 77 euro.

–Igerilekuak (erroldatutzat jotzen dira 2023ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

  • Bonuak:
    • Bainu-denboraldia hasi baino lehen edo hasitakoan 4 urte betetzen dituzten erabiltzaileek behar den bonua atera beharko dute.

–Denboraldi osorako abonua:

  • Pertsona baten abonua: 45 euro.
  • Erroldatu gabeko pertsona baten abonua: 90 euro.
  • 10 urtetik beherako pertsona erroldatu baten abonua (2023ko ekainaren 1a baino lehen 10 urte bete ez dituena): 20 euro.
  • 10 urtetik beherako pertsona ez erroldatu baten abonua (2023ko ekainaren 1a baino lehen 10 urte bete ez dituena): 35 euro.
  • 65 urtetik gorako erroldatuen abonuak: 35 euro.
  • 65 urtetik gorako erroldatu gabekoen abonuak: 70 euro.
  • Hilabeteko bonuak:
  • Erroldatu gabeko pertsona baten abonua, hilabetekoa: 45 euro.
  • Pertsona erroldatu baten baten abonua, hilabetekoa: 30 euro.
  • 10 urtetik beherako pertsona erroldatu baten abonua, hilabetekoa (2023ko ekainaren 1a baino lehen 10 urte bete ez dituena): 20 euro.
  • 10 urtetik beherako pertsona ez erroldatu baten abonua, hilabetekoa (2023ko ekainaren 1a baino lehen 10 urte bete ez dituena): 35 euro.
  • 65 urtetik gorako pertsona erroldatuen abonuak, hilabetekoa: 25 euro.
  • 65 urtetik gorako erroldatu gabeko pertsonen abonuak, hilabetekoa: 40 euro.
  • Sarrerak:
    • Haurren sarrerak (0-3 urte beteak): dohainik.
    • Haurren sarrerak (4-10 urte beteak): 3 euro.
    • Helduen sarrerak (11 urtetik aurrera): 7 euro.

Abonuen prezioei 5 euro gehitu dakieke, baldin eta, arauzko eskakizunak edo gomendioak betetzeagatik, beharrezkotzat jotzen bada aplikatzea kontrolatzeko sistema mugatu bat, sarbideak eta salmentak ordaintzeko plataforma telematikoen bidez.

–Gimnasioko eta pilotalekuko abonuak:

  • 20 saioko abonuak: 45 euro.
  • 20 saioko abonuak erroldatu gabeentzat: 60 euro.
  • Eguneroko sarrerak, gimnasiorako eta pilotalekurako: 3 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasiorako eta pilotalekurako, erroldatu gabeentzat: 5 euro.

–Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

  • Kirol askotarako barreneko pista: 30 euro ordua.
  • Futbol zelai txikia: 110 euro ordua.
  • Padel pista:
    • 4 euro pertsonako.
    • 15 orduko abonua: 45 euro pertsonako.
    • Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzako erabilera esklusiboa: 2,5 euro ordua.

–Kalea obretarako okupatzea: Euro bat metro koadroko eta eguneko, laugarren egunetik aitzina.

–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191 euro/etxebizitza; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147 euro/etxebizitza.

–Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 215 euro.

–Banantzeko lizentziak: 51 euro.

–Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia), Nafarroako Gobernuak adierazten dituen tarifak.

–Ferietako saltokiak, barrakak: Euro bat metro koadroko eta eguneko.

Musika Eskola, 2022-2023 ikasturtea:

Matrikula, Musika Eskolan izena emateko lehenengo mailan, kanpokoa ez den ikaslea

30 euro

Matrikula, kanpoko ikaslea, instrumentuan izena eman gabe

30 euro

Matrikula, kanpoko ikaslea, instrumentuan izena emanda

55 euro

Hastapena (45 minutu)

17 euro/hilabetea

Solfeoa bakarrik

22 euro hilean

Instrumentua bakarrik (30 minutu)

28 euro/hilabetea

Instrumentua bakarrik (45 minutu)

34 euro/hilabetea

Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (30 minutu)

50 euro/hilabetea

Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (45 minutu)

56 euro/hilabetea

Solfeoa (60 minutu) eta bi instrumentu (45 minutu eta 45 minutu)

80 euro/hilabetea

Bi instrumentu (30 minutu eta 45 minutu)

62 euro/hilabetea

Udalaren lokalak lagatzea (Kultura Etxeko 1. eta 2. gelak):

–Oro har: 150 euro ordua.

–Udal taldeak: 50 euro ordua.

–Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 5 euro ordua.

Ostatuen terrazak: 6 euro metro koadroko, ordenantzaren arabera.

Fontellasen, 2023ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2301098