26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2023ko lan-egutegia

Etxauriko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko urtarrilaren 20an, 2023002 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik beharrezkoa dela jaiegunak, ordutegiak, oporrak eta bestelako kasuak arautzea udal zerbitzuak hobeto antolatzeko, eta kontuan hartuz espedientean jasotako dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Etxauriko Udalaren zerbitzuko langileek 2023an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 9a: herriko festak (12:00etatik aurrera).

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Etxauriko Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 25 minutukoa izanen da.

Nahitaez lan egin beharko da 9:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera, eta gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:00etatik 17:00etara.

Garbiketako langileek, zerbitzua behar bezala emateko, 6:30etik 16:00etara arteko lanaldi malgua egiten ahalko dute. Osasun kontsultategia garbituko da osasun-langileei trabarik egin gabe.

2 ordu eta 35 minutuko ordu-poltsa bat, urte osoan zehar erabiltzekoa, zerbitzuaren beharren arabera betiere.

Enplegatu bakoitzak modu jarraituan gehienez 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izaten ahalko du eguneroko lanaldiarekiko.

Oporrak. Langileek, zerbitzu aktiboko urte oso bakoitzean, eskubidea izanen dute hogeita zazpi laneguneko opor ordaindua hartzeko, edo zerbitzu denbora laburragoa izan bada, proportzioan dagozkien egunak. Hogeita zazpi egun horiei bi egun gehituko zaizkie herriko festengatik, beste egun bat tokiko jaiegunagatik eta beste bi egun gehiago poltsan dagokien denboragatik. Guztira, hogeita hamabi opor-egun.

Opor horiek urte natural bakoitzaren barruan hartu beharko dira, eta hartzeko eskubidea urteroko abenduaren 31n galduko da. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte hartzen ahalko dira, gehienez.

Urtean zehar, funtzionarioek eskubidea izanen dute beren kontuetarako hiru lanegun hartzeko, norberaren kontuetarako. Lanaldia eskuarki ezarririkoa ez bezala banaturik daukaten langileei, baimen egunak egokituko zaizkie, kasuan bakoitzean ezarririk daukaten eguneko lanaldiaren iraupenaren arabera.

Hirugarrena.–Lanera agertzea kontrolatzeko, bertaratu direnen kontrolerako sistema automatikoa erabiliko da, eta enplegatu guztiek lanpostura sartzean eta bertatik ateratzean fitxatu beharko dute nahitaez. Nahitaezkoa izanen da lanaldiaren hasieran eta bukaeran, bai eta lanaldiaren barnean ateratzen eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Laugarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Seigarrena.–Udal honen zerbitzuen premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan, Idazkaritzan eta zerbitzu anitzetan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zazpigarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea. Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroek lanpostuko eginkizunekin zerikusirik badute, lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute, betiere dagokion organoak aldez aurretik baimena emanda.

Etxauritik kanpo egiten diren ikastaroen, bileren eta abarren kasuan, ikastaroaren benetako iraupenari kasuan kasuko herrira egin beharreko joan-etorriaren denbora gehituko zaio. Iruñerriko herrietan, joan-etorria egiteko kalkulatutako denbora 70 minutukoa izanen da (joan-etorria guztira).

Ikastaroaren iraupena 5 ordukoa edo hortik gorakoa bada eta bertaratuta egin beharrekoa, lanaldi osoa bezala kontatuko da.

Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora lan denboratzat hartuko da soilik kasu honetan: Administrazioak erabakitzen duenean nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea lanpostuaren eginkizunak ongi betetzeko. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak eta/edo ordu konpentsazioa jasotzeko.

Euskara ikastaroak egiteko ordu eta diru konpentsazioak, behar bezala baimenduak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 1311/2010 Ebazpenean arautzen dira, haren bitartez parekatzen baitira ekainaren 21eko 195/1993 Foru Dekretuan ezarritako euskara ikastaroak egiteko ordu konpentsazioak gaur egungo prestakuntza jardueretara.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Etxauriko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honen berri Udalbatzari ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Etxaurin, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2301157