26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2023-2024rako

Lizarrako Udalak, 2023ko urtarrilaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen Lizarrako Udalaren 2023-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa.

Plan estrategikoaren edukia osorik dago argitaratuta Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

Dirulaguntzen arloko jarduerari buruzko informazioa - Lizarrako Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Hartutako erabakia betez, iragarki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, onetsitako tresnari publizitatea emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan xedatutakoa betez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoaren babesean, zeinaren arabera, laguntzak ematean, besteak beste, publikotasun-printzipioa beteko baita.

Lizarran, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2301103