26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Izkueko 5. poligonoko 224., 225. eta 226. lurzatiei dagokienez, egindako aldaketaren araudia

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abenduaren 15ko 259E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen espediente bat, Udal Plan Orokorra aldatzeko Izkueko 5. poligonoko 224., 225. eta 226. lurzatietan. Aldaketa hori Alberto del Castillo Artazcozek eta Inmaculada del Castillo Artazcozek sustatu dute.

Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2023ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea Izkuen (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301394