26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia, Arbizuko 1. poligonoko 1037.,1100., 1101., 1102. eta 1103. lurzatietan. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko urriaren 4an egin ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Arbizuko Arnantz kaleko eremuan, Arbizuko 1. poligonoko 1037.,1100., 1101., 1102. eta 1103. lurzatietan, Arbizuko Udalak sustatua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean, eta ez da alegaziorik jaso.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

4.–Erabaki hau sustatzaileari helaraztea.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa.

Arbizun, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301300