26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Pelle Ttiki haurtzaindegiko zerbitzuen prezioak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2023ko urtarrilaren 18an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Pelle Ttiki haurtzaindegiko zerbitzuen prezioak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2023ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2300984