26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Abaigarko Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2022ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22an; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, eta ohartarazten ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Abaigarren, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2301272