259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2024ko karga-tasak. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 2024ko ekitaldiko karga-tasak hasiera batez onestea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean, bai eta toki-erakunde honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Argitara ematen da 2024ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

1.a) Lurraren kontribuzioa: Baztango Balorazio Ponentziaren onarpenaren ondoriozko balio berriak indarrean badaude:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

1.b) Lurraren kontribuzioa: Baztango Balorazio Ponentziaren onarpenaren ondoriozko balio berriak indarrean ez badaude:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,30.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,80.

2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %4.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Gutieneko udal indizea, %1,25.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Karga-tasa bakarra: %16,50.

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

Erabaki honek 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Baztanen, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2317037