259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Eraikuntza orokorrari buruzko ordenantzako 54. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2023ko irailaren 19an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen eraikuntza orokorrari buruzko ordenantzako 54. artikuluaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeitahamar egunez, 2023ko urriaren 3ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bai eta Arantzako Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko epean ez dira erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. c) artikuluarekin bat etorriz, behin betiko onetsi da eraikuntza orokorrari buruzko ordenantzako 54. artikuluaren aldaketa.

Hemen argitaratzen da.

Arantzan, 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2316456