259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari (deialdia, ondotik azaltzen diren lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–; deialdia onetsi zen Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren azaroaren 25eko 15/2022 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an).

Proposatutako izangaiek bete dute deialdiaren 10.2 oinarrian aurreikusitakoa, aipatutako deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat. Horrenbestez, Mankomunitateko buruak, azaroaren 13ko 16/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki du ondotik ematen diren izangaiak izendatzea, haiek baitira puntuaziorik handiena lortu dutenak. Orobat, agindu du izendapenak argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko atarian deialdiak duen web-fitxan. Hori dena, deialdiaren 11.3 oinarrian aurreikusitakoa betez. 2024ko urtarrilaren 2an jabetu beharko dute lanpostuaz.

–1. lanpostua: familia-langilea, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidean aritzekoa, %50eko lanaldia, 10 zenbakia plantilla organikoan. Zer izangairi adjudikatzen zaion: María Francisca Barriola Saralegui.

–1. lanpostua: familia-langilea, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidean aritzekoa, %50eko lanaldia, 11 zenbakia plantilla organikoan. Zer izangairi adjudikatzen zaion: Virginia Iragui Ollo.

–1. lanpostua: familia-langilea, E mailakoa, lan-kontratudunen araubidean aritzekoa, %50eko lanaldia, 12 zenbakia plantilla organikoan. Zer izangairi adjudikatzen zaion: María Ángeles Zozaya Mariezcurrena.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko azaroaren 13an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2316333