2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Lan publikoaren eskaintza 2023rako
Alkateak 2023ko azaroaren 29an emandako 540/2023 Ebazpenaren bitartez, 2023ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hona hemen lanpostuak:
–Ordezte-tasa.
Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara (ahozkoa eta idatzizkoa). Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Ordezte tasa, 31/2022 Legearen 20. artikulua.
–Berariazko ordezte-tasa gehigarria.
Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: atezaina. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: B2 ahoz - B1 idatziz, euskaraz. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Berariazko ordezte-tasa gehigarria, 31/2022 Legearen 20.4 artikulua.
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.
Lesakan, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2317028